jueves, 26 de octubre de 2017
GUZTIA ULERTU DUZUELA USTE DUZUE?
Froga ezazue zuen ezagutza maila soziologia ikasgaiko 1.gaiean. Horretarako, kahoot dibertigarri bat prestatu dugu lehenengo gaia englobatzen duena.
Inoiz ez baduzue erabili oso erraza da, linkean klik egin eta bi aukera agertuko zaizkizue, classic modoa erabili behar da, jarraian mugikorrean KAHOOT idatzi eta lehenengo linkean sartu. PIN bat eskatuko dizue, eta hori ordenagailuko pantailan agertuko zaizue, hau mugikorretan idatzi eta USERNAME eskatuko dizue, nahi duzuena erabili dezakezue. Jarraian zuen izena emanda geratuko da, eta jokoa hasiko da, galdera agertuko zaizue, batzuetan bideoekin edo argazkiekin lotura duena eta ondoren hainbat erantzun posible, nahi duzuena aukeratu eta listo, guztiok erantzutean puntuazioa agertuko zaizue bi pantailetan. Ea nor den soziologian adituena, edo gehien ikasi duena! Animatu eta jolastu, errepasatzeko ere balioko zaizue!
https://play.kahoot.it/#/?quizId=3c1581cc-54d0-4b18-9dd1-9403aee400e9
martes, 10 de octubre de 2017
1.4 Soziologiaren metodo eta teknikak
Metodoa, helburu bat lortzeko erabilitako bidea da. Besta aldetik, ikerketa zientifiko baterako erabiltzen direnei, metodo zientifiko deritze. Bertan, lanabes eta teknika fidagarriak erabiltzea ezinbestekoa da. Honek, hiru helburu nagusi ditu (Goirigoizarri, 2017):
- Ezagutza esanguratsu eta fidagarria lortzea
- Errealitatea hobeto ulertzea
- Aurretikoko ezagutzaren baliozkotasuna egiaztatu/zuzentzea
METODOA
Baliozko ezagutza, soziologo batek azterketa bat burutzeko behaketa bat egingo du eta horretarako metodo bat jarraitu behar du. Baliozko ezagutza zientifikoa lortzeko pauso batzuk jarraitu behar dira, betiere lanabes eta teknika fidagarriak erabiltzen. (Goirigoizarri, 2017)
Ikerketa bat burutzeko hainbat pausu jarraitu behar dira, ikerketaren hasieratik ondorioak argitaratzen diren momentura arte:
FASEAK
Lehen fasea ikerketa galderaren definizioa da. Hasteko galdera formulatu behar da, “zer ikertu nahi dugu?”. Galdera mota desberdinak daude:
- Faktiboak: Hauek ikerketa zuzen eta sistematiko bat behar dute erantzina aurkitzeko.
- Konparatiboak: ingurune ezberdinetako egoerak erlazionatzen dituztenak.
- Garapen galderak: Hauetan gaur egungo egoera eta lehenaldiko egoera alderatzen dira, mudu kontenporaneoko izaera ulertzeko eta aldaketa prozesu ezberdinak ondo ulrtzeko, beraien kausa eta konsekuntzaik barne.
- Ikerketa enpirikoak: Nola gertatzen diren gauzak ikertzen du.• Galdera teorikoak: Ezagutza teorikoa eskuratzeko egin beharreko galderak .Gaiak ezagunak zein ezezagunak izan ahal dira baina betik gure ezagutza areagotzen lagunduko digute. Ikerketa garrantzitsuenak ezer ez ez dakigun gaien inguruan sortzen dira hau da, misterio bat diren gai horien inguruan eta horrek gure ezagutza hutsune bat betetzen laguntzen digu. Galdera zenbat eta zehatzagoa, orduan eta hobea. Ikerketa guztiak arazo batengatik sortzen dira. Enigma bat ondo identifikatzea oso garrantzitsua da ikerketa bat egiteko. Enigmak ebazten dituen ikerketak gure ulermenari, zergatik gauza batzuk horrela gertatzen diren, ulertzen laguntzen dio.
Bigarren fasea bibliografiaren berrikusketa da. Lehen fasean galdera aurkitzean, berrikusketa egin daiteke. Nola? Gure buruari hurrengo hau galdetuz: gure ikerketa galdera dagoeneko erantzunda dago?. Emaitza baiezkoa bada, bertan amaitzen da ikerketa. Erantzuna ezetza bada berriz, gaiarekin zer ikusia duen eta erantzun gabe dagoen galdera bat pentsatu.
Hirugarren faseari hipotesiak definitzea deritzo. Honela, ustezko erantzun bat lortuko baita. Ez da erantzun zuzena, bakoitzaren ezagutza teorikoaren araberakoa baizik.
Laugarren fasea ikerketaren diseinua da. Lehenik eta behin ikerketa teknika aukeratu beharko da, eta ondoren, ikerketa diseinatu.
Bosgarren faseari ikerketa burutzea deritzo, eta hau ikerketa prozesuko une latzena izaten da. Datu denak biltzen dira.
Seigarren fasea, emaitzen interpretazioa da.Lortutako datu eta informazioa ikerketa galderarekin eta ikerketa hipotesiarekin harremandu; ikerketa galderari erantzunez eta hipotesiak baieztatuz eta ezeztatuz.
Zazpigarrena dena eta azken fasea dena, ondorioen fasea da. Ikerketaren amaiera da, bertan burutzen da emaitzen sintesia eta etorkizuneko galdera berrietarako proposamenak. (Goirigoizarri, 2017)
KONTUAN IZAN BEHARREKOAK
Hasteko, esan beharra dago ikerketa perfektua ez dela existitzen: Ikerketa faseen ordena ezin daiteke beti errespetatu eta ikerketa galderak ezin daitezke beti erantzun:
- Datu enpirikorik ez da posible lortzea.
- Ikerketaren bidez lortutako emaitzek ez dute erantzun asebeterik ematen
- Ikerketaren bidez lortutako emaitzak ez dira “unibertsoarekin” ordezkagarriak.
- Muga etikoak daudelako.
- Ikerketa egitea oso garestia litzatekeelako.
IKERKETA TEKNIKAK
Hasteko ikerketa zer den azalduko dizuegu:”Ikerketa galderari erantzuteko beharrezkoak diren datuak (baliogarriak eta fidagarriak) lortzeko lanabesak.” (J.Goirigolzarri,2017)
ETNOGRAFIA
Jende edo talde txikien ikerketa da, behaketan edo elkarrizketan oinarritzen dena. Ikerlaria eguneroko jardueran behatu egiten ditu eta horren gainean gertatzen diren gauzak interpretzen ditu. Ikerlaria aztertu nahi duen inguruan guztiz sartu behar da, batzuetan komunitatearen kidea egiten da. Beste batzuetan bestalde, ikerlari moduan onartu egiten dute baina ezezagun bat moduan ikusten dute. Ikerlaria frustrazioa sentitu dezake, aztertzen ari den komunitatearen kideek ez badute bera nahi duen moduan erantzuten.
Etnografiaren abantailak eta mugak: Ikerketa ondo ateratzen denean metodo honekin erantzun oso zehatzak lortzeko aukera daukagu. Askotan etnografia “ikerketa kualitatiboa” dela esaten dugu, interpretazio subjetiboek garrantzi handiagoa hartzen dutelako datu numerikoek baino. Limitazioak: komunitate edo talde txikiak bakarrik aztertu daitezke eta ikerlaria aztetzen ari den komunitatearen kide egiten bada gero arazoak izan dezake komunitatea aztertzerako momentuan. (Goirigoizarri, 2017)
Ikerketek xede desberdinak dituzte:
- Ikertutako errealitatea deskribatzea.
- Ikerketa bera azaltzea.
- Bi errealitateren arteko harremanak ezagutzea.
Triangulizazioa beharrezkoa izaten da ikerketaren ondorioak “unibertsora” orokortzeko. Ikerketa galdera batean aurrean metodo desberdinak erabiltzean datza.
INKESTA
Inkesta ikerketa kuantitatiboak dira. Ikerketa etnografikoa egokiagoak dira eguneroko bizitzaren ikerketa zehatz bat egiteko, inkesta bestalde, ez du informazio hain zehatza ematen, ordea, eremu zabal batean aplika daiteke. Ikestak baditu ere abantailak eta mugak. Inkestak ikerketa soziologikoetan erabiltzen jarraitzen dira hainbat arrazoiengatik: inkestekin lortzen diren erantzunak beste metodo batzuekin lortzen diren erantzunak baino askoz errezago kuantifikatu eta aztertu daitezke eta persona talde handiak aztertu daitezke. Soziologo askok inkestak kritikatu egiten dituzte eta haien ziurtasuna zalantzan jartzen dute. Kasu askotan inkestak bete gabe gelditzen dira. (Goirigoizarri, 2017)
Laginketa. Ikerlariak talde handiak ikertu nahi dituztenean eta hau posiblea ez denean talde handi horretatik talde txiki bat aukeratu egiten dute. Ikerketa hau emaitza onak lortzeko talde horren aukeraketa egokia egin behar da, talde hori talde handi bat irudika dezan. Talde hori ondo aukeratuta dagoela zihurtatzeko jendea ausazko modu batean aukeratzen da.
Galdeketa. Datuen bilaketaren tresna nagusia galdeketak dira, hauek aurrez aurre egin daitezke edota interneten bitartez. Gadeketak betetzen dituzten pertsonek poblazioa deritzo. Bi galdeketa mota bereizten ditugu. Alde batetik itxiak diren galdeketak, hua da, erantzun jakin batzuk bakarrik aukeratu daitezke. Beste alde batetik irekiak diren galdeketak daude, hauetan jendea pentsatzen duena jar dezake.
Ikestaren abantailak eta mugak. Inkestak ikerketa soziologikoetan erabiltzen jarraitzen dira hainbat arrazoiengatik, esate baterako, inkestekin lortzen diren erantzunak beste metodo batzuekin lortzen diren erantzunak baino askoz errezago kuantifikatu eta aztertu daitezke eta persona talde handiak aztertu daitezke.
Desabantailak: elkarrizketatuek ez dute beti jakingo nola adierazi pentsatzen dutena eta komunikabide arazoak egongo dira.
Bizitza historia: ikerketa honek, gizabanakoaren edo giza talde baten bizipenetan oinarrituta dago, elkarrizketak erabiliz, eta historian zehar gorde izan diren bestelako materialak erabiliz. Metodo honek informazio asko lortzeko balio du, elkarrizketatuak bere bizitza kontatzen duelako. Baina era berean ematen dizun informazioa ez da guztiz zehatza izango, subjektiboa delako eta memorian oinarritzen delako, guztiz fidagarria ez dena.
Analisi historikoa: ikuspuntu historikoa ezinbestekoa da. Historia orala ikerketa egiteko, hizketaldiak egiten dira gertaerei buruz galdetuz.
Ikerketa dokumentalean, informazio iturri anitz eta ugari biltzen dira, ahalik eta ikuspegirik zehatzena izateko.
Analisi konparatiboa: gertaera ezberdinak konparatzen dira eta parekotasunak aurkitzen sailatzen da.
Izan ere, metodo horiek guztiak ez dira aurkakoak, baizik eta bata bestearekin konplementatu daitezke. Horri triangulazioa deritzogu, aurretik azaldu dugun kontua.
SAIOA
Ikertzaileak oso gertutik kontrolatutako egoeran hipotesi bat egiaztatzeko saiakuntza eta esperimentuak erabiltzen dituzte.(Goirigoizarri, 2017)
Adibidez hona hemen egindako ezpreimentu bat. Elkar ikusi ezin diren bi ezezagunei galdera berdina egiten zaie. Ez dakite nor dagoen haien alboan eta ez dute imaginatzen minbizia duen pertsona bat dela edo haien familia. Osasuntsu dauden pertsonak haien erantzunak heman ondoren haien alboan dagoen pertsonaren erantzuna entzuterakoan hau gertatzen da:
Baina saioak badute desabantailak eta abantailak. Alde batetik ikerlariak
ikerketa
egoerarekiko kontrola dauka baina bestetik, gizarte
egoerak
kontrolatuta
izatea
oso zaila da, egoera
artifizialak
eta manipulatuak egon daitezke eta ikertuak
modu
antinaturalean
jokatzeko
arriskua daukate. (Goirigoizarri, 2017)
SAKONEKO ELKARRIZKETA
Informazioa lortzeko asmoz elkarrizketatzen da eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala da.
Adibidez ikerketa honetan aztertzen da zer esan nahi duen gizonentzat maitemintzea.
Bi mota desberdin daude. Lehengoa, elkarrizketatzaileak zuzentzen dauan mailaren araberakoa da. Horren barruan bi ezaugarri daude, zuzendua eta ez zuzendua.
Zuzendua gidoia zehatz-mehatz jarraitzean datza eta ez zuzendua, elkarrizketatuak zehazten duen elkarrizketaren norabide orokorrean: abiadura, gai ordena...
Bigarren mota, elkarrizketaren orokortasun mailaren araberakoa da eta bertan ere bi ezugarri bereiste dira, holistikoa eta fokatua.
Holistikoan gai asko jorratzen dira eta fokatuan, gai konkretu bat.
Saioan bezala bertan ere abantailak eta desabantailak daude. Alde batetik aztertutako
gaien
informazio
sakona
lortzeko aukera ematen du:
zergaitiak,
arrazoiak,
ondorioak..., ikerketa
exploratorioak
egiteko
aproposa da:
gai bateri
buruz
informazio
gitxi
dagoenean adibidez eta intimitatea
eskatzen
daben
gaiak
aztertzeko teknika
aproposada baina beste aldetik, elkarrizketatuak
arazoak
izan dezakete euren
ideiak
egituratzeko
eta azaltzeko eta batzuetan elkarrizketatuak
informazio
gorde
daike. (Goirigoizarri, 2017)
BIZITZA HISTORIA
Pertsona edo giza talde baten bizitza esperientziaren narrazioa da, segidako elkarrizketen bidez
lortutzen dena eta material gehigarriagaz osatzen dena (kartak, dokumentu historikoak...)
Bideo honetan ikusi dezakegu nola 100 urteko gizon-emakumeen esperientziak entzunez ikas dezagun.
Eta honetan ikusten dugu nola pertsona desberdinak haien bizitzako ikuspuntutik aholkuak ematen digute.
Abantailak, elkarrizketatzailearen
bizitza
sakontasunean
ezagutzeko
teknika
aproposada, baita sinismen,
jarreren
garapena
aztertzeko
bidea. Elkarrizketatu
eta elkarrizketatzailaren
artean
konplizitatea
sortzeko
aproposada ere.
Desabantailak, elkarrizketatuak
arazoak
izan dezakete euren
ideiak
egituratzeko
eta azaltzeko, elkarrizketatuak
informazio
gorde
daike eta oroitzapenetan
oinarritua dagoenez fidagarritasuna
murriztu daiteke. (Goirigoizarri, 2017)
EDUKI AZTERKETAK
Eduki azterketak, dokumentuak aztergai dituzten teknikak dira, eta ez dira zertan idatzizkoak izan behar, grafikoak ere izan daitezke esaterako.
Aurreko metodoen moduan, abantailak zein desabantailak ditu honek. Abantailen barruan ikertzailearen datuenganako baldintzapena askoz txikiagoa aurki ditzakegu, eta horrekin batera, iraganaren azterketa ahalbidetzen duela. Ikerketa galderari erantzuteko dokumentazio egokiena ez aurkitzea aldiz, desabantaila izango litzateke. (Goirigoizarri, 2017)
IKERKETA SOZIOLOGIKOA
Ikerketarekin
hasteko, gai soziologikoa aukeratu genuen: gizarte inklusioa badagoen edo ez. Horretarako,
ikerketaren galdera ahalik eta modu zehatzenean prestatu genuen eta honako hau
izango zela erabaki genuen:
Posible da kultura
ezberdinetako umeek une ludiko berbera partekatzea?
Intereseko galdera
horri erantzuna bilatzeko Matxalenen amarekin kontaktuan jarri ginen. Bera Mari
Carmen Jimenez du izena eta Nevipen ijito elkartean lan egiten du, aipatzekoa
da euren bulegoa eta ludoteka San Francisco auzoan dagoela. Euren zereginen
artean guri gehien interesatu zitzaiguna, astelehen eta asteazkenetan
16:30etatik 18:00ra arte egiten duten ludoteka zen. Ludoteka horretan, San
Franciscoko ume guztietarako zabaltzen dute euren toki ludikoa, jostailuak eta
abar dituenak. Horretaz gain, tailerrak ere prestatzen dituzte.
Galderaren interes eta garrantzia
zientifikoaren justifikazioa.
Gure
ustez, gizarte bazterketa arraza edo kultura desberdina izateagatik oso ohikoa
den eta normalizatu den arazo bat da. Izan ere, ez zaio hainbesteko garrantzirik
ematen eta taldean oso gustuko dugun gaia da. Teoria dela eta, bazterketa
eskolan arraza dela eta ohikoa da, usain txarra dutelako, edota onak ez
direlako, edo hori pentsatzen dutelako. Izan ere, gure ikerketaren ostean gauza
asko deskubritu eta frogatu ditugu, baina hori gerorako utziko dugu…
Zergatik erabili
ludotekaren baliabidea?
Bertan, 4-7 urte
bitarteko kultura ezberdinetako umeak elkar jolasten dutelako eta gure galderaren erantzuna emateko baliabideak eskaintzen digulako. Beraz, galdera
zehaztuta geneukala, lan egiten hasi ginen eta gure lana horrela antolatu
genuen. Alde batetik, gure galdera planteatu genion bertan lan egiten duten
profesionalei, eta eurek hizketan hasi ziren guk grabatzen genituen bitartean.
Beste aldetik, bertan ludotekan praktiketan dagoen neska bateri ere planteatu
genion gure galdera. Bukatzeko, solasaldian parte hartzen duten 3 ume aukeratu
(nagusienak direnak) eta elkarrizketa bat egin genien. Hona hemen gure lana
laburtzen duen bideoa:
EI!!! ITXARON, ORAINDIK EZ DUGU IKERKETA BUKATU
ETA!!!
Ikerketari amaiera emateko gure ondorioak aurkeztuko
ditugu, hartutako eta entzundako informazioa kontuan hartuta. Beraz, gure
galderari (modu ezberdinetan planteatu duguna) amaiera emateko behaketa bat
egin genuen. Horretarako, ludotekan egon ginenean umeak behatu genituen eta
honako ondorio hauek atera genituen.
Hasteko, umeen arteko iskanbilarik ez zen
egon eta euren arteko bakea eta elkartasuna izan zen nabarmen. Gizarte
hezitzaileak entzun ondoren jakin genuen erantzuna baiezkoa dela. Gainera,
umeen arteko interakzioa behatzean ikusi genuen denek elkar jolasten zutela,
arraza dela eta inor baztertuta utzirik. Izan ere, bi ume elkarrekin gehiago
egon ziren, lehengusinak baitziren.
Azpimarratzekoa da, nagusienek txikienei
eskaini zioten etengabeko laguntza jarduera ezberdinetan, adibidez, ume batek
(4 urte zituena) arazoak zituen marrazki bat margotzeko eta orduan, nagusienen
laguntza ikusi genuen. Izan ere, argi
ikusi zen nesken eta mutilen banaketa, adibidez, neskak jostailuzko sukaldean jolastu
zuten eta mutilak futbolinean.
Bukatzeko, 6 urteko
umeekin egindako elkarrizketan oso zaila izan da euren erantzuna lortzea,
horregatik tiratu behar izan dugu hainbeste eurengatik, mugikorrekin grabatzean
lotsatu direlako, izan ere aipatzekoa da oso espontaneoa izan dela euren
erantzuna.
1.3. Soziologiaren ikuspuntu teoriko nagusiak eta auzia
Soziologiaren ikuspuntu teoriko nagusiak
Lehenengo teoria bat zer den planteatuko dugu. Teoriak interpretazio abstraktuak
dira, egoera enpiriko ugari azaltzeko erabilgarriak direnak hain zuzen ere, eta
egoera enpirikoak, behaketaren bitartez aztertu daitekeena. Haren helburua
gizarte errealitatearen inguruan azalpenak ematea da, berau hobeto ulertzen
saiatzeko.
Teoria desberdinak bereiz daitezke:
Orokorragoak egiaztatzeko zailak dira eta azalpen ahalmen handiagoa dute.
Konkretuagoak egiaztatzeko errazagoak dira eta azalpen ahalmen txikiagoa dute.
Erdi mailako teoriak, aurreko bi teorien bitartean aurki ditzakegu. Ezagutza sistematikoa dute, baina ez dute gizarte osoa azaltzen. (Goirigoizarri, 2017)
Ikuspuntu teorikoen eta auzien ideia nagusien artean, hiru bereiz ditzakegu:
funtzionalismoa, gatazkaren teoria eta elkarrekintza sinbolikoa.
Funtzionalismoa
Funtzionalismoaren ikuspuntutik, gizartea atal desberdinez osatutako sistema konplexua da. Gizartean herrikideen adostasun moralari esker haien ohiko egoera ordena eta oreka dela planteatzen dute.
Soziologiaren interes nagusia giarteko atalen arteko harremana eta osotasunaren eta atalen arteko harremana zelakoa den aztertzea da. Honen zentralitateak, kohesia eta adostasuna dira; gizarte egitura ere. Aintzindari nagusia funtzionalismoan Durkheim da. (Goirigoizarri, 2017)
Gatazkaren teoria
Ikuspegi honetatik gizartea ez da osotasun integratua, orekatua eta armoniatsua baizik; kontraesanak, koakzioak eta botere-borrokak nagusi dira elkarbizitza sozialean. Ez dago erabateko armonian eta orekan egongo den giarterik, bestela esanda, ez dago gatazkarik gabeko gizarterik. (Martinez Garcia, 2002:59)
Funtzionalismoaren interes nagusia boteretsuen eta botere bakoen arteko kontrol harremanak zelakoak diren eta zelan sortzen diren ezagutzea da. Zatiketa eta gatazka dira honen zentralitateak. Aintzindari nagusia Marx da. (Goirigoizarri, 2017)
Elkarrekintza sinbolikoa
Gizartea mundu sinboliko aberatsa da. Gizabanakoen eguneroko elkarregintza zehatza aztertu bazuen ere, giza egintza modu interpretatiboan ulertuko du eta ez modu instrumentalean. (Martinez Garcia, 2002:62)
Gizarte kideen arteko harremana sinboloa erabiliz burutzen da. Soziologiaren interes nagusia eguneroko bizitzan ematen diren elkarreragin sinbolikoak herrikideen artean aztertzea da. Honen zentralitateak , elkarregintza eta gizarte ekintza dira. Aintzindari nagusia Weber da. (Goirigoizarri, 2017)
PRAKTIKA
Bideo honetan agertzen dan gertaera soziala azaltzeko gatazkaren ikuspuntua baliogarria da. Elkarrekintza sinbolikoa ere baliogarria da, giza egintza modu interpretatiboan ulertuko duelako eta ez modu instrumentalean. Honek esaten duena da instituzioak egon arren, errealitatean gizartean dagoena gatazkak, konfliktoak, interes desberdintasunak... teoria hau lehia politikoan zentratuko litzake. Esaterako; alderdi politkoen arteko lehia politikoan, herritarren ideologia horrek zelako eragina daukan gobernuarekin... Orduan biak dira ikuspuntu desberdinak, gizartearen funtzionamenduaren ikuspuntuak erreflejatzen dituztenak. (Goirigoizarri, 2017). Bigarren analisiarekin jarraitzeko, bideo hau elkarrekintza sinbolikoaren ikuspuntutik begiratzea garramtzitsua da. Honi erreparatuz, aipatzekoak dira bideoan ikus daitezkeen sinbolo desberdinak, esaterako poliziak erabilitako kaskoak, non autoritatea isladatzen den. Bestetik, armak ikus daitezke defendatzeko erabiliak.
Partido politikoek honako hau aztertzen dute:
-Nola ematen dira gatazka horiek?
-Noren artean ematen dira?
-Gatazka horretan nork dauka boterea? Eta nork ez?
-Zelako harreman hierarkikoak ezartzen dira gizartearen baitan?
-Pertsona guztiok botere berdinak dauzkagu?
Azken finean, hierarkia maila aztertzea dute helburu.
h Bideo honen bidez, aurrekoan bezala, zein sistema mota sortu dugun isladatzen da: sistema bat, demokrazia bat, demokrazia ordezkatzaile bat... eta horretarako, lau urtean behin botoa ematera joaten gara (elkarrekintza sinbolikoa), eta horretan herritarrek badute funtzio zentral bat, herritarrek haien botoaren bitartez gobernua erabakitzen baidute. Bertan, instituzio bakoitzak betetzen duen beharra ikuten da, eta horrez gain, gu zer aportatu behar dugun osotasuna lortzeko. (Goirigoizarri, 2017)
Ikuspuntu teorikoen eta auzien ideia nagusien adibidea
Funtzionalismoa, gatazkaren teoriak eta elkarrekintza sinbolikoa argi eta garbi ikus ditzakegu enpresa baten funtzionamenduan. Enpresa hori osatzen duten partaideen artean botere maila desberdinak daudela ikus dezakegu, eta honek gatazkaren teoriari egiten dio erreferentzia. Funtzionalista batek, enpresa hori antolatuta dagoen erari erreparatuko dio, hau da, alde batetik, zuzendaria botere maila gorenean dago, eta enkargatuak edota langileak haren mende daude, eta eginkizun guzti horiek enpresa ondo funtzionatzeko edota aurrera egiteko ezinbestekoak direla pentsatuko du. (Goirigoizarri, 2017)

Gatazkaren teoriaren ikuspegitik ordea, langileen eta buruzagien artean sortutako harremanak aztertuko ditu. Enpresariaren interes nagusia enpresaren etekinak ahalik eta altuenak izatea da, langileen interesak berriz, haien lanpostuak mantetzea eta soldata apropos bat jasotzea dira. (Goirigoizarri, 2017)

Azkenik, elkarrekintza sinbolikoaren ikuspegia dugu. Zuzendariarekin bilera bat dugunean ikus daiteke, bertan dauden pertsonen janzteko era eta haien artean hitz egiterakoan erabiltzen duten errespetu desberdinak. (Goirigoizarri, 2017)

1.2 Soziologiaren sorrera eta lehenengo pentsalariak
Soziologia zientzia (objektibo) moduan jaio zan. Behaketan oinarritzen hasi ziren, sinesmenak alde batera utziz. XIX. mendean eraldaketa sozialak eta politikoak gertatu ziren Europan, Industria iraultza eta iraultza frantsesa gertatu ziren XVIII mendearen amaieran eta XIX mendemaren hasiera artean, eraldaketa politiko, sozial eta ekonomikoak eraginduz.
Iraultza frantsesaren ondorioz, gizarte antolamendua aldatu egin zen, klase sozialak sortuz, eta honekin batera gizarte estamentaletik klase gizarterako aldaketa eman zen. Gizarte klase berriaren oinarria dirua zen, eta beraz diru mailagatik kokatzen dira, hots, diru gehien dutenek goi mailan kokatzen dira, ondoren erdi maila doa eta azkenik herri xehea edo klase baxua. Sufragio unibertsala mugatzean, hau da, gizonek soilik boto eskubidea izatean, ideologia ezberdinak sortu ziren, absolutismotik demokraziara aldaketa eman baitzen. Erlijioa oinarri giza izateri utzi zion eta pertsonak oinarritzat gehiago hartzea erabaki zuten eta pertsonek eskubide gehiago izaten hasi ziren. Iraultza industriala baino lehen, langileak eta proletargoa landa inguruan bizi ziren, baina iraultza eta gero hirietara joan ziren. Bizimodu tradizionaletik modernorako aldaketa eman zen. Horren ondorioz gende asko bilakatu egin zen hirietan eta arazo sozial larriak eratu ziren. Pobrezia nagusitu zen, txabolismoa sortu egin zen, higiene arazoak sortu ziren… Familiak banandu egin ziren eta bakoitza leku desberdinetara joan zen, biana haiekin haien kultura zeramaten. Industria guneetan txabolismo ikaragarria gertatu egin zen.
Sozietatea hiru etapa desberdinetan oinarritzen da:
Teologikoa, erlijioan oinarritzen da; metafisikoa edo abstraktua, arrazoian oinarrituta, eta positiboa edo zientifikoa, zientzian oinarritutako azalpenak ematen ditu. Giddens (2006); Goirigoizarri (2017)
Aldaketa sakonen ondorioz, jendeak erantzunak behar zituen, eta aldaketen zergatia bilatzen saiatu ziren. Momentu hartan, gizartea antolatzeko era ezberdinak ikertzen hasi ziren honako intelektualek, Auguste Comte, Karl Marx, Émile Durkheim eta Max Weber.
- Aguste Comte : Pentsalari frantsesa 1789.urtean jaio eta 1857.urtean hil zen. Soziologia kontzeptuaren sortzailea izan zen, hau da, 1840.urtean soziologia terminoari bizia eman zion.Soziologia zientzia positiboa dela uste du, eta hau aztertzeko metodo zientifikoa erabiltzen du. Positibismoa, esperientzian oinarritzen den teoria filosofikoa da, hau da, ikusten dena soilik aztertzen du. Gizarteko lege unibertsalen aurkikuntzak etorkizuna aurreikustea ahalbidetu dau eta, horrela, gizartearen ongizatea hobetzeko aukera egongo da. (Goirigoizarri, 2017)
Comtek lege unibertsala sortzen du mundua ulertzeko, hiru etapetan banatzen dena: Lehenengoa, etapa teologikoa da, erlijio eta sinismen zaharretan oinarritutako azalpenak ziren jendearen pentsamenduen oinarri. Garai hartan, Jainkoa zen gizartearen zentroa eta horren baitan herriak sinismen ezberdinak garatu zituen.
Bigarrena etapa metafisikoa dugu, arrazonamenduan oinarritutako azalpenak nagusitzen dira, hau da, gizartea modu naturalean ikertzeko beharra dago.
Eta hirugarrena eta azkena etapa positiboa, zientzian oinarritutako azalpenak eman ziren, adibidez, grabitate legea (Newton). Giddens (2006); Goirigoizarri (2017)
Eta hirugarrena eta azkena etapa positiboa, zientzian oinarritutako azalpenak eman ziren, adibidez, grabitate legea (Newton). Giddens (2006); Goirigoizarri (2017)
- Karl Marx: (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a-Londres, 19883ko martxoaren 14a) alemaniar filoso eta politika eta ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereiziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Familia judu burges batean jaio zen, baina bere gurasoak protestantismoan hezi zuten. Ekonomialaria, kazetaria, historialaria, filosofoa, soziologoa, iraultzailea eta poeta izan zen.Haren oinarrizko kontzeptuak ziren: filosofia marxista, klase borroka, alderdi komunista eta agiri komunista.
- Émile Durkheim: frantziar soziologoa 1858an jaio eta 1917an
hil zen eta aipatzekoa dab ere influentzia soziologian handiagoa izan dela
Comterena baino.
Izan ere, Durkheimen ustez, Comtek ez zion soziologiari bere base zientifikoak eman, bere ustez soziologia erabili ahal zen galdera filosofikoen erantzuna modu enpirikoan aurkitzeko, hau da, antzinako galderei erantzun zientifikoa ematea zen bere iritziz soziologiaren helburua.Durkheimen ustez, soziologiaren printzipioa eta oinarria giza ekintzak aztertzea da, hau da, hau da, bizitzaren esparru ezberdinak aztertzea, adibidez: erlijioak eta politikak duten eragina gure ekintzetan gizabanako moduan. Durkheimek aitortu zuen giza ekintzak ikertzea ez zela batere erreza, ikusi ezin baitira.
Beraz, bere ideiak laburtuz: Soziologiaren xedea galdera
filosofikoei erantzunak emotea zientzian oinarrituz da; zientzia enpirikoa dela
dio, hau da, behaketan oinarritzen den zientzia; ikergai nagusia gertakizun
sozialak direla uste du eta bukatzeko, soziologiaren ikerketa metodoa,
gertakizun sozialen azterketa egitean datza, baina hauek gauza bailiran bezala
hartuz. Bere teoría, gizartea indibiduon multzoa baino askoz gehiago dela dio, hau da, errealitate propioa du. Banakakoari bere ekintza eta interesak kanpotik ezartzen zaizkio, hau da, kanpotik ikasten dituzte, batzutan modu inkonszientean egiten dute, eta beraz jarrera hertsatzailea dute. (Goirigoizarri, 2017)Beste pentsalarien modura, garai hartako aldaketek interesa sortu zuten eta haien buruzko erreflexioak eta teoriak sortzen hasi ziren. Izan ere, bere interés nagusia solidaritate mekanikoa eta organikoa zen. Émile Durkheimek solidaritatea honela definitzen du: individuo ezberdinak talde baten integratzean sortzen diren balore eta ohitura ezberdinak.Garai hartako gizarte aldaketa modu bortitzean eta denbora laburrean eman zen, ondorioz, egokitzeko denbora eza agerian zegoen, eta horrek anomia egoera bat ekarri zuen, hau da, gizartean arau falta eta balioen falta nabarmentzen zen. Hortaz, gizartea lotuta mantentzeko solidaritatea oinarrizkoa dela dio, eta hau bi mota ezberdinetan banatzen du. Alde batetik, solidaritate mekanikoa sinismen eta ohitura amankomunetan oinarritzen da eta kasu honetan gizartea oso itxita dago ideología berrietara, hau da, guztiok ohitura eta sinismen berdinak euki behar dute; hortaz esan daiteke ohitura eta sinismenen adostasunean oinarritzen dela. Beste aldetik, solidaritate organikoa , non interdependentzia ekonomikoa den oinarri, lan banaketa dela medio. Kasu honetan, argi ikusten da nola gizartea oso dependientea den lanarekiko, hau da, zerbitzu ezberdinetan espezializatzeak, zerbitzu askoren dependentzia izatera eramaten gaitu. Hori dela eta, lanarekin lotutako elkarrekikotasun erlazioak lotuta doaz kontsensu sozialarekiko.Giddens (2006); Goirigoizarri (2017)
- Max Weber:
1864an jaio egin zen Erfurten, Prusian eta 1920an hil zen Munichen. 8 anai-arrebetatik lehenengoa izan zen eta bere familia erlijio luteranokoa zen. 1869 Berlinenera joan ziren bizitzera bertan bere aita partidu liberal nazionalaren diputatu bezala postu bat lortu zuelako. 1882 etxetik joan zen eta Heidelber unibertsitatean sartu egin zen zuzenbidea, ekonomia eta historia ikasteko, militariza egiten zuen bitartean. Denborarekin beste unibertsitateetara aldatu egin zen eta zenbait lan argitaratu zituen.
Soziologo alemaniarra zen eta determinismo ekonomiko marxistari ikuspegi historiko eta eboluzio sozial konplexuagoak eman zizkion. Askorentzat soziologia modernoaren aita zen, Karl marx eta Emile Durkheimekin batera. Weberrentzat, ekonomiaren estrukturak eta maila sozialen borrokak beste faktore natural kulturalak baino inportantzia txikiagoa zute, pentsamendu erlijiosoa eta filosofikoa adibidez. Marxen lehenengo ikerketak gai ekonomikoei buruz izan ziren. 1893tik aurrera zenbait unibertsitate alemanetan katedratikoa izan zen, baina batez ere Heidelbergen. Weberrek 1898 eta 1906 artean depresio handia izan zuen eta bidaiatzera eta ikertzera ekin zion. 1909an Alemaniar erakunde soziologikoa fundatu zuen. Weberrek ahaleginak egin zituen estruktura soziala eraikitzen duten faktore guztiak ulertzen. Aldarrikatu egin zituen elementu kulturalen garrantzia eta eboluzio historikoan zegoen pentsamendu kolektiboa. Maila sozialak pentsamendu marxistaren lehengai giza egonda, Weberrek arreta gehiago jarri zion zibilizazio okzidentalataren garapenari, burokraziaren bidez gidatuta zegoen eta. Gai hauek bere obran “Ekonomia eta Sozietatea” (1922) islatzen dira. Bere ideiak oinarrituta zeuden historiari buruzko ikuspegi materialistan eta klase arteko borrokaren garrantzian. Puritanoak Calvinistak ziren. Sinisten zuten zeruan, gora, zerura edo behera, infernura, joaten zirela. Berarentzat, gizartea fenomeno baten forma garbia zen. (Poggi, 2004), (El mundo, 2004)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





