Links de interés

◈ Praktikak ejemmplo

martes, 10 de octubre de 2017

1.2 Soziologiaren sorrera eta lehenengo pentsalariak



Soziologia zientzia (objektibo) moduan jaio zan. Behaketan oinarritzen hasi ziren, sinesmenak alde batera utziz. XIX. mendean eraldaketa sozialak eta politikoak gertatu ziren Europan, Industria iraultza eta iraultza frantsesa gertatu ziren XVIII mendearen amaieran eta XIX mendemaren hasiera artean, eraldaketa politiko, sozial eta ekonomikoak eraginduz.

revolucion francesa bilaketarekin bat datozen irudiakIraultza frantsesaren ondorioz, gizarte antolamendua aldatu egin zen, klase sozialak sortuz, eta honekin batera gizarte estamentaletik klase gizarterako aldaketa eman zen. Gizarte klase berriaren oinarria dirua zen, eta beraz diru mailagatik kokatzen dira, hots, diru gehien dutenek goi mailan kokatzen dira, ondoren erdi maila doa eta azkenik herri xehea edo klase baxua. Sufragio unibertsala mugatzean, hau da, gizonek soilik boto eskubidea izatean, ideologia ezberdinak sortu ziren, absolutismotik demokraziara aldaketa eman baitzen. Erlijioa oinarri giza izateri utzi zion eta pertsonak oinarritzat gehiago hartzea erabaki zuten eta pertsonek eskubide gehiago izaten hasi ziren. Iraultza industriala baino lehen, langileak eta proletargoa landa inguruan bizi ziren, baina iraultza eta gero hirietara joan ziren. Bizimodu tradizionaletik modernorako aldaketa eman zen. Horren ondorioz gende asko bilakatu egin zen hirietan eta arazo sozial larriak eratu ziren. Pobrezia nagusitu zen, txabolismoa sortu egin zen, higiene arazoak sortu ziren… Familiak banandu egin ziren eta bakoitza leku desberdinetara joan zen, biana haiekin haien kultura zeramaten. Industria guneetan txabolismo ikaragarria gertatu egin zen.


Sozietatea hiru etapa desberdinetan oinarritzen da:
Teologikoa, erlijioan oinarritzen da; metafisikoa edo abstraktua, arrazoian oinarrituta, eta positiboa edo zientifikoa, zientzian oinarritutako azalpenak ematen ditu. Giddens (2006); Goirigoizarri (2017) 


Aldaketa sakonen ondorioz, jendeak erantzunak behar zituen, eta aldaketen zergatia bilatzen saiatu ziren. Momentu hartan, gizartea antolatzeko era ezberdinak ikertzen hasi ziren honako intelektualek, Auguste Comte, Karl Marx, Émile Durkheim eta Max Weber.


    auguste comte bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Aguste Comte : Pentsalari frantsesa 1789.urtean jaio eta 1857.urtean hil zen. Soziologia kontzeptuaren sortzailea izan zen, hau da, 1840.urtean soziologia terminoari bizia eman zion.Soziologia zientzia positiboa dela uste du, eta hau aztertzeko metodo zientifikoa erabiltzen du. Positibismoa, esperientzian oinarritzen den teoria filosofikoa da, hau da, ikusten dena soilik aztertzen du. Gizarteko lege unibertsalen aurkikuntzak etorkizuna aurreikustea ahalbidetu dau eta, horrela, gizartearen ongizatea hobetzeko aukera egongo da. (Goirigoizarri, 2017) 

Comtek lege unibertsala sortzen du mundua ulertzeko, hiru etapetan banatzen dena:
Lehenengoa, etapa teologikoa da, erlijio eta sinismen zaharretan oinarritutako azalpenak ziren jendearen pentsamenduen oinarri. Garai hartan, Jainkoa zen gizartearen zentroa eta horren baitan herriak sinismen ezberdinak garatu zituen.
Bigarrena etapa metafisikoa dugu, arrazonamenduan oinarritutako azalpenak nagusitzen dira, hau da, gizartea modu naturalean ikertzeko beharra dago.
Eta hirugarrena eta azkena etapa positiboa, zientzian oinarritutako azalpenak eman ziren, adibidez, grabitate legea (Newton). Giddens (2006); Goirigoizarri (2017)
  • Karl Marx: (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a-Londres, 19883ko martxoaren 14a) alemaniar filoso eta politika eta ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereiziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Familia judu burges batean jaio zen, baina bere gurasoak protestantismoan hezi zuten. Ekonomialaria, kazetaria, historialaria, filosofoa, soziologoa, iraultzailea eta poeta izan zen.Haren oinarrizko kontzeptuak ziren: filosofia marxista, klase borroka, alderdi komunista eta agiri komunista. 
Bere teoria nagusia materialismo historikoa da; horren arabera, historiako sistema sozioekonomikoen goraldia eta gainbehera gizakiaren lan-indarrean garapenarekin loturik dago; horrela, historia ekoizpen-modu zenbaiten bilakaera besterik ez da, klase borrokaz irauliak eta azkenean, komunismoa ekarriko dutenak. Lan horretan, gainbalioaren idea ere plazaratu zuen. Kapitalismoa defendatzen zuen. Hor barruan, bi talde bereizten zirela konturatu zen: burgesia eta prolea.  Banaketa hau produkzio jabetzaren arabera eginda zegoen. Proletalgoa lan egin behar zuen eta burgesia produkzioen jabeak kontrolatzen zuen. Marxek teoria ekonomiko bat garatzea planteatu zuen krisiari azalpen bat emateko gai zena, eta horrekin batera langileria bultzatu nahi zuen bertan parte hartzera aldaketa iraultzaile bat emateko. Giddens (2006)


  • Émile Durkheim: frantziar soziologoa 1858an jaio eta 1917an hil zen eta aipatzekoa dab ere influentzia soziologian handiagoa izan dela Comterena baino.
    Izan ere, Durkheimen ustez, Comtek ez zion soziologiari bere base zientifikoak eman, bere ustez soziologia erabili ahal zen galdera filosofikoen erantzuna modu enpirikoan aurkitzeko, hau da, antzinako galderei erantzun zientifikoa ematea zen bere iritziz soziologiaren helburua.
    Durkheimen ustez, soziologiaren printzipioa eta oinarria giza ekintzak aztertzea da, hau da, hau da, bizitzaren esparru ezberdinak aztertzea, adibidez: erlijioak eta politikak duten eragina gure ekintzetan gizabanako moduan. Durkheimek aitortu zuen giza ekintzak ikertzea ez zela batere erreza, ikusi ezin baitira.

    émile durkheim bilaketarekin bat datozen irudiakBeraz, bere ideiak laburtuz: Soziologiaren xedea galdera filosofikoei erantzunak emotea zientzian oinarrituz da; zientzia enpirikoa dela dio, hau da, behaketan oinarritzen den zientzia; ikergai nagusia gertakizun sozialak direla uste du eta bukatzeko, soziologiaren ikerketa metodoa, gertakizun sozialen azterketa egitean datza, baina hauek gauza bailiran bezala hartuz.

    Bere teoría, gizartea indibiduon multzoa baino askoz gehiago dela dio, hau da, errealitate propioa du. Banakakoari bere ekintza eta interesak kanpotik ezartzen zaizkio, hau da, kanpotik ikasten dituzte, batzutan modu inkonszientean egiten dute, eta beraz jarrera hertsatzailea dute.  (Goirigoizarri, 2017)

    Beste pentsalarien modura, garai hartako aldaketek interesa sortu zuten eta haien buruzko erreflexioak eta teoriak sortzen hasi ziren. Izan ere, bere interés nagusia solidaritate mekanikoa eta organikoa zen. Émile Durkheimek solidaritatea honela definitzen du:  individuo ezberdinak talde baten integratzean sortzen diren balore eta ohitura ezberdinak.
    Garai hartako gizarte aldaketa modu bortitzean eta denbora laburrean eman zen, ondorioz, egokitzeko denbora eza agerian zegoen, eta horrek anomia egoera bat ekarri zuen, hau da, gizartean arau falta eta balioen falta nabarmentzen zen. Hortaz, gizartea lotuta mantentzeko  solidaritatea oinarrizkoa dela dio, eta hau bi mota ezberdinetan banatzen du. Alde batetik, solidaritate mekanikoa sinismen eta ohitura amankomunetan oinarritzen da eta kasu honetan gizartea oso itxita dago ideología berrietara, hau da, guztiok ohitura eta sinismen berdinak euki behar dute; hortaz esan daiteke ohitura eta sinismenen adostasunean oinarritzen dela. Beste aldetik, solidaritate organikoa , non interdependentzia ekonomikoa den oinarri, lan banaketa dela medio. Kasu honetan, argi ikusten da nola gizartea oso dependientea den lanarekiko, hau da, zerbitzu ezberdinetan espezializatzeak, zerbitzu askoren dependentzia izatera eramaten gaitu. Hori dela eta, lanarekin lotutako elkarrekikotasun erlazioak lotuta doaz kontsensu sozialarekiko.
    Giddens (2006); Goirigoizarri (2017) 

  • Max Weber: 

1864an jaio egin zen Erfurten, Prusian eta 1920an hil zen Munichen. 8 anai-arrebetatik lehenengoa izan zen eta bere familia erlijio luteranokoa zen. 1869 Berlinenera joan ziren bizitzera bertan bere aita partidu liberal nazionalaren diputatu bezala postu bat lortu zuelako. 1882 etxetik joan zen eta Heidelber unibertsitatean sartu egin zen zuzenbidea, ekonomia eta historia ikasteko, militariza egiten zuen bitartean. Denborarekin beste unibertsitateetara aldatu egin zen eta zenbait lan argitaratu zituen.
Soziologo alemaniarra zen eta determinismo ekonomiko marxistari ikuspegi historiko eta eboluzio sozial konplexuagoak eman zizkion. Askorentzat soziologia modernoaren aita zen, Karl marx eta Emile Durkheimekin batera. Weberrentzat, ekonomiaren estrukturak eta maila sozialen borrokak beste faktore natural kulturalak baino inportantzia txikiagoa zute, pentsamendu erlijiosoa eta filosofikoa adibidez. Marxen lehenengo ikerketak gai ekonomikoei buruz izan ziren. 1893tik aurrera zenbait unibertsitate alemanetan katedratikoa izan zen, baina batez ere Heidelbergen. Weberrek 1898 eta 1906 artean depresio handia izan zuen eta bidaiatzera eta ikertzera ekin zion. 1909an Alemaniar erakunde soziologikoa fundatu zuen. Weberrek ahaleginak egin zituen estruktura soziala eraikitzen duten faktore guztiak ulertzen. Aldarrikatu egin zituen elementu kulturalen garrantzia eta eboluzio historikoan zegoen pentsamendu kolektiboa. Maila sozialak pentsamendu marxistaren lehengai giza egonda, Weberrek arreta gehiago jarri zion zibilizazio okzidentalataren garapenari, burokraziaren bidez gidatuta zegoen eta. Gai hauek bere obran “Ekonomia eta Sozietatea” (1922) islatzen dira. Bere ideiak oinarrituta zeuden historiari buruzko ikuspegi materialistan eta klase arteko borrokaren garrantzian. Puritanoak Calvinistak ziren. Sinisten zuten zeruan, gora, zerura edo behera, infernura, joaten zirela. Berarentzat, gizartea fenomeno baten forma garbia zen. (Poggi, 2004), (El mundo, 2004)
Resultado de imagen de max weber

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Up.