Soziologiaren ikuspuntu teoriko nagusiak
Lehenengo teoria bat zer den planteatuko dugu. Teoriak interpretazio abstraktuak
dira, egoera enpiriko ugari azaltzeko erabilgarriak direnak hain zuzen ere, eta
egoera enpirikoak, behaketaren bitartez aztertu daitekeena. Haren helburua
gizarte errealitatearen inguruan azalpenak ematea da, berau hobeto ulertzen
saiatzeko.
Teoria desberdinak bereiz daitezke:
Orokorragoak egiaztatzeko zailak dira eta azalpen ahalmen handiagoa dute.
Konkretuagoak egiaztatzeko errazagoak dira eta azalpen ahalmen txikiagoa dute.
Erdi mailako teoriak, aurreko bi teorien bitartean aurki ditzakegu. Ezagutza sistematikoa dute, baina ez dute gizarte osoa azaltzen. (Goirigoizarri, 2017)
Ikuspuntu teorikoen eta auzien ideia nagusien artean, hiru bereiz ditzakegu:
funtzionalismoa, gatazkaren teoria eta elkarrekintza sinbolikoa.
Funtzionalismoa
Funtzionalismoaren ikuspuntutik, gizartea atal desberdinez osatutako sistema konplexua da. Gizartean herrikideen adostasun moralari esker haien ohiko egoera ordena eta oreka dela planteatzen dute.
Soziologiaren interes nagusia giarteko atalen arteko harremana eta osotasunaren eta atalen arteko harremana zelakoa den aztertzea da. Honen zentralitateak, kohesia eta adostasuna dira; gizarte egitura ere. Aintzindari nagusia funtzionalismoan Durkheim da. (Goirigoizarri, 2017)
Gatazkaren teoria
Ikuspegi honetatik gizartea ez da osotasun integratua, orekatua eta armoniatsua baizik; kontraesanak, koakzioak eta botere-borrokak nagusi dira elkarbizitza sozialean. Ez dago erabateko armonian eta orekan egongo den giarterik, bestela esanda, ez dago gatazkarik gabeko gizarterik. (Martinez Garcia, 2002:59)
Funtzionalismoaren interes nagusia boteretsuen eta botere bakoen arteko kontrol harremanak zelakoak diren eta zelan sortzen diren ezagutzea da. Zatiketa eta gatazka dira honen zentralitateak. Aintzindari nagusia Marx da. (Goirigoizarri, 2017)
Elkarrekintza sinbolikoa
Gizartea mundu sinboliko aberatsa da. Gizabanakoen eguneroko elkarregintza zehatza aztertu bazuen ere, giza egintza modu interpretatiboan ulertuko du eta ez modu instrumentalean. (Martinez Garcia, 2002:62)
Gizarte kideen arteko harremana sinboloa erabiliz burutzen da. Soziologiaren interes nagusia eguneroko bizitzan ematen diren elkarreragin sinbolikoak herrikideen artean aztertzea da. Honen zentralitateak , elkarregintza eta gizarte ekintza dira. Aintzindari nagusia Weber da. (Goirigoizarri, 2017)
PRAKTIKA
Bideo honetan agertzen dan gertaera soziala azaltzeko gatazkaren ikuspuntua baliogarria da. Elkarrekintza sinbolikoa ere baliogarria da, giza egintza modu interpretatiboan ulertuko duelako eta ez modu instrumentalean. Honek esaten duena da instituzioak egon arren, errealitatean gizartean dagoena gatazkak, konfliktoak, interes desberdintasunak... teoria hau lehia politikoan zentratuko litzake. Esaterako; alderdi politkoen arteko lehia politikoan, herritarren ideologia horrek zelako eragina daukan gobernuarekin... Orduan biak dira ikuspuntu desberdinak, gizartearen funtzionamenduaren ikuspuntuak erreflejatzen dituztenak. (Goirigoizarri, 2017). Bigarren analisiarekin jarraitzeko, bideo hau elkarrekintza sinbolikoaren ikuspuntutik begiratzea garramtzitsua da. Honi erreparatuz, aipatzekoak dira bideoan ikus daitezkeen sinbolo desberdinak, esaterako poliziak erabilitako kaskoak, non autoritatea isladatzen den. Bestetik, armak ikus daitezke defendatzeko erabiliak.
Partido politikoek honako hau aztertzen dute:
-Nola ematen dira gatazka horiek?
-Noren artean ematen dira?
-Gatazka horretan nork dauka boterea? Eta nork ez?
-Zelako harreman hierarkikoak ezartzen dira gizartearen baitan?
-Pertsona guztiok botere berdinak dauzkagu?
Azken finean, hierarkia maila aztertzea dute helburu.
h Bideo honen bidez, aurrekoan bezala, zein sistema mota sortu dugun isladatzen da: sistema bat, demokrazia bat, demokrazia ordezkatzaile bat... eta horretarako, lau urtean behin botoa ematera joaten gara (elkarrekintza sinbolikoa), eta horretan herritarrek badute funtzio zentral bat, herritarrek haien botoaren bitartez gobernua erabakitzen baidute. Bertan, instituzio bakoitzak betetzen duen beharra ikuten da, eta horrez gain, gu zer aportatu behar dugun osotasuna lortzeko. (Goirigoizarri, 2017)
Ikuspuntu teorikoen eta auzien ideia nagusien adibidea
Funtzionalismoa, gatazkaren teoriak eta elkarrekintza sinbolikoa argi eta garbi ikus ditzakegu enpresa baten funtzionamenduan. Enpresa hori osatzen duten partaideen artean botere maila desberdinak daudela ikus dezakegu, eta honek gatazkaren teoriari egiten dio erreferentzia. Funtzionalista batek, enpresa hori antolatuta dagoen erari erreparatuko dio, hau da, alde batetik, zuzendaria botere maila gorenean dago, eta enkargatuak edota langileak haren mende daude, eta eginkizun guzti horiek enpresa ondo funtzionatzeko edota aurrera egiteko ezinbestekoak direla pentsatuko du. (Goirigoizarri, 2017)
Gatazkaren teoriaren ikuspegitik ordea, langileen eta buruzagien artean sortutako harremanak aztertuko ditu. Enpresariaren interes nagusia enpresaren etekinak ahalik eta altuenak izatea da, langileen interesak berriz, haien lanpostuak mantetzea eta soldata apropos bat jasotzea dira. (Goirigoizarri, 2017)
Azkenik, elkarrekintza sinbolikoaren ikuspegia dugu. Zuzendariarekin bilera bat dugunean ikus daiteke, bertan dauden pertsonen janzteko era eta haien artean hitz egiterakoan erabiltzen duten errespetu desberdinak. (Goirigoizarri, 2017)
No hay comentarios:
Publicar un comentario