Links de interés

◈ Praktikak ejemmplo

martes, 10 de octubre de 2017

1.4 Soziologiaren metodo eta teknikak

Metodoa, helburu bat lortzeko erabilitako bidea da. Besta aldetik, ikerketa zientifiko baterako erabiltzen direnei, metodo zientifiko deritze. Bertan, lanabes eta teknika fidagarriak erabiltzea ezinbestekoa da. Honek, hiru helburu nagusi ditu (Goirigoizarri, 2017)
  1. Ezagutza esanguratsu eta fidagarria lortzea
  2. Errealitatea hobeto ulertzea
  3. Aurretikoko ezagutzaren baliozkotasuna egiaztatu/zuzentzea

METODOA
Baliozko ezagutza, soziologo batek azterketa bat  burutzeko behaketa bat egingo du eta horretarako metodo bat jarraitu behar du. Baliozko ezagutza zientifikoa  lortzeko pauso batzuk jarraitu behar dira, betiere lanabes eta teknika fidagarriak erabiltzen. (Goirigoizarri, 2017)
Ikerketa bat burutzeko hainbat pausu jarraitu behar dira, ikerketaren hasieratik ondorioak argitaratzen diren momentura arte: 

FASEAK
Lehen fasea ikerketa galderaren definizioa da. Hasteko galdera formulatu behar da, “zer ikertu nahi dugu?”. Galdera mota desberdinak daude:
  • Faktiboak: Hauek ikerketa zuzen eta sistematiko bat behar dute erantzina aurkitzeko. 
  • Konparatiboak: ingurune ezberdinetako egoerak erlazionatzen dituztenak.
  • Garapen galderak: Hauetan gaur egungo egoera eta lehenaldiko egoera alderatzen dira, mudu kontenporaneoko izaera ulertzeko eta aldaketa prozesu ezberdinak ondo ulrtzeko, beraien kausa eta konsekuntzaik barne.
  • Ikerketa enpirikoak: Nola gertatzen diren gauzak ikertzen du.
    • Galdera teorikoak: Ezagutza teorikoa eskuratzeko egin beharreko galderak .
    Gaiak ezagunak zein ezezagunak izan ahal dira baina betik gure ezagutza areagotzen lagunduko digute. Ikerketa garrantzitsuenak ezer ez ez dakigun gaien inguruan sortzen dira hau da, misterio bat diren gai horien inguruan eta horrek gure ezagutza hutsune bat betetzen laguntzen digu. Galdera zenbat eta zehatzagoa, orduan eta hobea. Ikerketa guztiak arazo batengatik sortzen dira. Enigma bat ondo identifikatzea oso garrantzitsua da ikerketa bat egiteko. Enigmak ebazten dituen ikerketak gure ulermenari, zergatik gauza batzuk horrela gertatzen diren, ulertzen laguntzen dio.
Bigarren fasea bibliografiaren berrikusketa da. Lehen fasean galdera aurkitzean, berrikusketa egin daiteke. Nola? Gure buruari hurrengo hau galdetuz: gure ikerketa galdera dagoeneko erantzunda dago?. Emaitza baiezkoa bada, bertan amaitzen da ikerketa. Erantzuna ezetza bada berriz, gaiarekin zer ikusia duen eta erantzun gabe dagoen galdera bat pentsatu.
Hirugarren faseari hipotesiak definitzea deritzo. Honela, ustezko erantzun bat lortuko baita. Ez da erantzun zuzena, bakoitzaren ezagutza teorikoaren araberakoa baizik.
Laugarren fasea ikerketaren diseinua da. Lehenik eta behin ikerketa teknika aukeratu beharko da, eta ondoren, ikerketa diseinatu.
Bosgarren faseari ikerketa burutzea deritzo, eta hau ikerketa prozesuko une latzena izaten da. Datu denak biltzen dira.
Seigarren faseaemaitzen interpretazioa da.Lortutako datu eta informazioa ikerketa galderarekin eta ikerketa hipotesiarekin harremandu; ikerketa galderari erantzunez eta hipotesiak baieztatuz eta ezeztatuz.
Zazpigarrena dena eta azken fasea dena, ondorioen fasea da. Ikerketaren amaiera da, bertan burutzen da emaitzen sintesia eta etorkizuneko galdera berrietarako proposamenak. (Goirigoizarri, 2017)



KONTUAN IZAN BEHARREKOAK                
Hasteko, esan beharra dago ikerketa perfektua ez dela existitzen: Ikerketa faseen ordena ezin daiteke beti errespetatu eta ikerketa galderak ezin daitezke beti erantzun:
    1. Datu enpirikorik ez da posible lortzea.
    2. Ikerketaren bidez lortutako emaitzek ez dute erantzun asebeterik ematen
    3. Ikerketaren bidez lortutako emaitzak ez dira “unibertsoarekin” ordezkagarriak.
    4. Muga etikoak daudelako.
    5. Ikerketa egitea oso garestia litzatekeelako. 
IKERKETA TEKNIKAK
Hasteko ikerketa zer den azalduko dizuegu:”Ikerketa galderari erantzuteko beharrezkoak diren datuak (baliogarriak eta fidagarriak) lortzeko lanabesak.” (J.Goirigolzarri,2017)
ETNOGRAFIA
Jende edo talde txikien ikerketa da, behaketan edo elkarrizketan oinarritzen dena. Ikerlaria eguneroko jardueran behatu egiten ditu eta horren gainean gertatzen diren gauzak interpretzen ditu. Ikerlaria aztertu nahi duen inguruan guztiz sartu behar da, batzuetan komunitatearen kidea egiten da. Beste batzuetan bestalde, ikerlari moduan onartu egiten dute baina  ezezagun bat moduan ikusten dute. Ikerlaria frustrazioa sentitu dezake, aztertzen ari den komunitatearen kideek ez badute bera nahi duen moduan erantzuten. 
Etnografiaren abantailak eta mugak: Ikerketa ondo ateratzen denean metodo honekin erantzun oso zehatzak lortzeko aukera daukagu. Askotan etnografia “ikerketa kualitatiboa” dela esaten dugu, interpretazio subjetiboek garrantzi handiagoa hartzen dutelako datu numerikoek baino.  Limitazioak: komunitate edo talde txikiak bakarrik aztertu daitezke eta ikerlaria aztetzen ari den komunitatearen kide egiten bada gero arazoak izan dezake komunitatea aztertzerako momentuan. (Goirigoizarri, 2017)

Ikerketek xede desberdinak dituzte:
  1. Ikertutako errealitatea deskribatzea.
  2. Ikerketa bera azaltzea.
  3. Bi errealitateren arteko harremanak ezagutzea.
Triangulizazioa beharrezkoa izaten da ikerketaren ondorioak “unibertsora” orokortzeko.  Ikerketa galdera batean aurrean metodo desberdinak erabiltzean datza.

INKESTA
 Inkesta ikerketa kuantitatiboak dira. Ikerketa etnografikoa egokiagoak dira eguneroko bizitzaren ikerketa zehatz bat egiteko, inkesta bestalde, ez du informazio hain zehatza ematen, ordea, eremu zabal batean aplika daiteke. Ikestak baditu ere abantailak eta mugak. Inkestak ikerketa soziologikoetan erabiltzen jarraitzen dira hainbat arrazoiengatik: inkestekin lortzen diren erantzunak beste metodo batzuekin lortzen diren erantzunak baino askoz errezago kuantifikatu eta aztertu daitezke eta persona talde handiak aztertu daitezke. Soziologo askok inkestak kritikatu egiten dituzte eta haien ziurtasuna zalantzan jartzen dute. Kasu askotan inkestak bete gabe gelditzen dira. (Goirigoizarri, 2017)

Laginketa. Ikerlariak talde handiak ikertu nahi dituztenean eta hau posiblea ez denean talde handi horretatik talde txiki bat aukeratu egiten dute. Ikerketa hau emaitza onak lortzeko talde horren aukeraketa egokia egin behar da, talde hori talde handi bat irudika dezan. Talde hori ondo aukeratuta dagoela zihurtatzeko jendea ausazko modu batean aukeratzen da.
Galdeketa. Datuen bilaketaren tresna nagusia galdeketak dira, hauek aurrez aurre egin daitezke edota interneten bitartez. Gadeketak betetzen dituzten pertsonek poblazioa deritzo. Bi galdeketa mota bereizten ditugu. Alde batetik itxiak diren galdeketak, hua da, erantzun jakin batzuk bakarrik aukeratu daitezke. Beste alde batetik irekiak diren galdeketak daude, hauetan jendea pentsatzen duena jar dezake.

Ikestaren abantailak eta mugak. Inkestak ikerketa soziologikoetan erabiltzen jarraitzen dira hainbat arrazoiengatik, esate baterako, inkestekin lortzen diren erantzunak beste metodo batzuekin lortzen diren erantzunak baino askoz errezago kuantifikatu eta aztertu daitezke eta persona talde handiak aztertu daitezke.

Desabantailak: elkarrizketatuek ez dute beti jakingo nola adierazi pentsatzen dutena eta komunikabide arazoak egongo dira. 
Bizitza historia: ikerketa honek, gizabanakoaren edo giza talde baten bizipenetan oinarrituta dago, elkarrizketak erabiliz, eta historian zehar gorde izan diren bestelako materialak erabiliz. Metodo honek informazio asko lortzeko balio du, elkarrizketatuak bere bizitza kontatzen duelako. Baina era berean ematen dizun informazioa ez da guztiz zehatza izango, subjektiboa delako eta memorian oinarritzen delako, guztiz fidagarria ez dena.
Analisi historikoa: ikuspuntu historikoa ezinbestekoa da. Historia orala ikerketa egiteko, hizketaldiak egiten dira gertaerei buruz galdetuz.
Ikerketa dokumentalean, informazio iturri anitz eta ugari biltzen dira, ahalik eta ikuspegirik zehatzena izateko.
Analisi konparatiboa: gertaera ezberdinak konparatzen dira eta parekotasunak aurkitzen sailatzen da.
Izan ere, metodo horiek guztiak ez dira aurkakoak, baizik eta bata bestearekin konplementatu daitezke. Horri triangulazioa deritzogu, aurretik azaldu dugun kontua.

SAIOA
Ikertzaileak oso gertutik kontrolatutako egoeran hipotesi bat egiaztatzeko saiakuntza eta esperimentuak erabiltzen dituzte.(Goirigoizarri, 2017)
Adibidez hona hemen egindako ezpreimentu bat. Elkar ikusi ezin diren bi ezezagunei galdera berdina egiten zaie. Ez dakite nor dagoen haien alboan eta ez dute imaginatzen minbizia duen pertsona bat dela edo haien familia. Osasuntsu dauden pertsonak haien erantzunak heman ondoren haien alboan dagoen pertsonaren erantzuna entzuterakoan hau gertatzen da:
Baina saioak badute desabantailak eta abantailak. Alde batetik ikerlariak ikerketa egoerarekiko kontrola dauka baina bestetik, gizarte egoerak kontrolatuta izatea oso zaila da, egoera artifizialak eta manipulatuak egon daitezke eta ikertuak modu antinaturalean jokatzeko arriskua daukate. (Goirigoizarri, 2017)

SAKONEKO ELKARRIZKETA
        Informazioa lortzeko asmoz elkarrizketatzen da eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala da. 
        Adibidez ikerketa honetan aztertzen da zer esan nahi duen gizonentzat maitemintzea.
Bi mota desberdin daude. Lehengoa, elkarrizketatzaileak zuzentzen dauan mailaren araberakoa da. Horren barruan bi ezaugarri daude, zuzendua eta ez zuzendua.
Zuzendua gidoia zehatz-mehatz jarraitzean datza eta ez zuzendua, elkarrizketatuak zehazten duen elkarrizketaren norabide orokorrean: abiadura, gai ordena... 
Bigarren mota, elkarrizketaren orokortasun mailaren araberakoa da eta bertan ere bi ezugarri bereiste dira, holistikoa eta fokatua.
Holistikoan gai asko jorratzen dira eta fokatuan, gai konkretu bat.
Saioan bezala bertan ere abantailak eta desabantailak daude. Alde batetik aztertutako gaien informazio sakona lortzeko aukera ematen du: zergaitiak, arrazoiak, ondorioak..., ikerketa exploratorioak egiteko aproposa da: gai bateri buruz informazio gitxi dagoenean adibidez eta intimitatea eskatzen daben gaiak aztertzeko teknika aproposada baina beste aldetik, elkarrizketatuak arazoak izan dezakete euren ideiak egituratzeko eta azaltzeko eta batzuetan elkarrizketatuak informazio gorde daike(Goirigoizarri, 2017)

BIZITZA HISTORIA
        Pertsona edo giza talde baten bizitza esperientziaren narrazioa da, segidako elkarrizketen   bidez lortutzen dena eta material gehigarriagaz osatzen dena (kartak, dokumentu historikoak...) 
        Bideo honetan ikusi dezakegu nola  100 urteko gizon-emakumeen esperientziak entzunez ikas dezagun.

Eta honetan ikusten dugu nola pertsona desberdinak haien bizitzako ikuspuntutik aholkuak ematen digute. 

        Abantailak, elkarrizketatzailearen bizitza sakontasunean ezagutzeko teknika aproposada, baita sinismen, jarreren garapena aztertzeko bidea. Elkarrizketatu eta elkarrizketatzailaren artean konplizitatea sortzeko aproposada ere.
        Desabantailak, elkarrizketatuak arazoak izan dezakete euren ideiak egituratzeko eta azaltzeko, elkarrizketatuak informazio gorde daike eta oroitzapenetan oinarritua  dagoenez fidagarritasuna murriztu daiteke. (Goirigoizarri, 2017)



EDUKI AZTERKETAK
        Eduki azterketak, dokumentuak aztergai dituzten teknikak dira, eta ez dira zertan idatzizkoak izan behar, grafikoak ere izan daitezke esaterako. 
        Aurreko metodoen moduan, abantailak zein desabantailak ditu honek. Abantailen barruan ikertzailearen datuenganako baldintzapena askoz txikiagoa aurki ditzakegu, eta horrekin batera, iraganaren azterketa ahalbidetzen duela. Ikerketa galderari erantzuteko dokumentazio egokiena ez aurkitzea aldiz, desabantaila izango litzateke. (Goirigoizarri, 2017)



IKERKETA SOZIOLOGIKOA
      Ikerketarekin hasteko, gai soziologikoa aukeratu genuen: gizarte inklusioa badagoen edo ez. Horretarako, ikerketaren galdera ahalik eta modu zehatzenean prestatu genuen eta honako hau izango zela erabaki genuen:

        Posible da kultura ezberdinetako umeek une ludiko berbera partekatzea?

     Intereseko galdera horri erantzuna bilatzeko Matxalenen amarekin kontaktuan jarri ginen. Bera Mari Carmen Jimenez du izena eta Nevipen ijito elkartean lan egiten du, aipatzekoa da euren bulegoa eta ludoteka San Francisco auzoan dagoela. Euren zereginen artean guri gehien interesatu zitzaiguna, astelehen eta asteazkenetan 16:30etatik 18:00ra arte egiten duten ludoteka zen. Ludoteka horretan, San Franciscoko ume guztietarako zabaltzen dute euren toki ludikoa, jostailuak eta abar dituenak. Horretaz gain, tailerrak ere prestatzen dituzte.
                                                    
        Galderaren interes eta garrantzia zientifikoaren justifikazioa.

       Gure ustez, gizarte bazterketa arraza edo kultura desberdina izateagatik oso ohikoa den eta normalizatu den arazo bat da. Izan ere, ez zaio hainbesteko garrantzirik ematen eta taldean oso gustuko dugun gaia da. Teoria dela eta, bazterketa eskolan arraza dela eta ohikoa da, usain txarra dutelako, edota onak ez direlako, edo hori pentsatzen dutelako. Izan ere, gure ikerketaren ostean gauza asko deskubritu eta frogatu ditugu, baina hori gerorako utziko dugu…

        Zergatik erabili ludotekaren baliabidea?

        Bertan, 4-7 urte bitarteko kultura ezberdinetako umeak elkar jolasten dutelako eta gure galderaren erantzuna emateko baliabideak eskaintzen digulako. Beraz, galdera zehaztuta geneukala, lan egiten hasi ginen eta gure lana horrela antolatu genuen. Alde batetik, gure galdera planteatu genion bertan lan egiten duten profesionalei, eta eurek hizketan hasi ziren guk grabatzen genituen bitartean. Beste aldetik, bertan ludotekan praktiketan dagoen neska bateri ere planteatu genion gure galdera. Bukatzeko, solasaldian parte hartzen duten 3 ume aukeratu (nagusienak direnak) eta elkarrizketa bat egin genien. Hona hemen gure lana laburtzen duen bideoa:




       EI!!!  ITXARON, ORAINDIK EZ DUGU IKERKETA BUKATU ETA!!!
Ikerketari amaiera emateko gure ondorioak aurkeztuko ditugu, hartutako eta entzundako informazioa kontuan hartuta. Beraz, gure galderari (modu ezberdinetan planteatu duguna) amaiera emateko behaketa bat egin genuen. Horretarako, ludotekan egon ginenean umeak behatu genituen eta honako ondorio hauek atera genituen. 

Hasteko, umeen arteko iskanbilarik ez zen egon eta euren arteko bakea eta elkartasuna izan zen nabarmen. Gizarte hezitzaileak entzun ondoren jakin genuen erantzuna baiezkoa dela. Gainera, umeen arteko interakzioa behatzean ikusi genuen denek elkar jolasten zutela, arraza dela eta inor baztertuta utzirik. Izan ere, bi ume elkarrekin gehiago egon ziren, lehengusinak baitziren. 

Azpimarratzekoa da, nagusienek txikienei eskaini zioten etengabeko laguntza jarduera ezberdinetan, adibidez, ume batek (4 urte zituena) arazoak zituen marrazki bat margotzeko eta orduan, nagusienen laguntza ikusi genuen. Izan ere, argi ikusi zen nesken eta mutilen banaketa, adibidez, neskak jostailuzko sukaldean jolastu zuten eta mutilak futbolinean.
       
        Bukatzeko, 6 urteko umeekin egindako elkarrizketan oso zaila izan da euren erantzuna lortzea, horregatik tiratu behar izan dugu hainbeste eurengatik, mugikorrekin grabatzean lotsatu direlako, izan ere aipatzekoa da oso espontaneoa izan dela euren erantzuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Up.