SOZIOLOGIAREN
IKUSPUNTU MAKROA ETA MIKROA
Hasiera batean aipatutako soziologia ikertzeko bi ikuspuntuak berriro ere
aipatuko ditugu, makrosoziologia eta mikrosoziologia.
Alde batetik, makrosoziologiak; soziologiari dagokionez, gizarte sistema
eta prozesu globalen azterketa egitean datza; gizarteari dagokionez, funtzio
zehatzak betetzen dituen gizarte eta kulturaz osatutako osotasuna ikertzen
dute, gizakietan fokua jarriz, hauek batira gizartearen emaitza.
Beste aldetik, mikrosoziologiak; soziologiari dagokionez, egunoroko
artekotza ikertzen du; gizartea oinarri izanez, elkarrekintzen bidez gizakiek
sortutako sarea ikertzen du. Azken honek, testuingurua kontuan izanik sortzen
da, izan ere, ez dute alde batera uzten euren sormen eta ideia pertsonalak.
Ikuspuntu honetan gizartea da giza emaitza.
SOZIOLOGIA ETA EGUNEROKO ARTEKOTZAK
Zer dira eguneroko artekotzak? Gure ohiko
bizitzan, egunean egunean, gainontzeko gizartekideekin izaten ditugun
elkarrekintzak dira.
Elkarrekintza horiek hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioaren bidez
burutzen dira eta testuinguru ezberdinetan ematen dira. Testuinguru hori
kontutan izanik, hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioa moldatzeko beharra dugu,
faktore batzuk kontuan izan behar baitira, entzuleen adina eta lekua,
esaterako. Hau eraginkorragoa izan dadin, gizarte arauak errespetatu behar
dira.
Soziologiaren ikuspuntutik interes handikoa da eguneroko artekotzak
aztertzea, elkarrekintza hauetan pertsona bakoitzaren izaera sozialari buruzko
informazioa lortu daitekeelako. Bestetik, gizakien eraldaketak aztertzen dira,
hau da, gizakiak nola moldatzen diren euren testuingurua kontuan izanik, euren
rolak arau sozialetara moldatuz. Azkenik, gizarte sistemen ulermena
handiagotzeko aukera ematen dute eguneroko elkarrekintzak.
KOMUNIKAZIO ARRAKASTATSURAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK:
HITZEZKO KOMUNIKAZIOA + EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA +
TESTUINGURUA
Pertsonen hitzezko komunikazioa, pentsamenduen eta ideien adierazpenari
egiten dio erreferentzia eta ez-hitzezko komunikazioak, ostera, sentimenduen
gorputz adierazpenari (keinuak, gorputz mugimenduak…)
Pertsonak ez direnen artean testuingurua dago, adibidez, lan giroa,
ezezagunekin bai lagunekin, kalean zein leku itxi batean eta abar.
KOMUNIKAZIO ARRAKASTATSURAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK:
Testuingurua
kontuan hartzea eta gure mezua egokitzea da komunikazio egoki bat izateko
ezaugarri nagusienetako bat. Komunikazioa ondo ateratzeko oinarrizkoak dira
hitzezko komunikazioa, ez-hitzezko komunikazioa eta testuingurua; hauek dira
komunikazio arrakastatsu bat sortuko duten osagarriak, gure adierazpena errazten
dutelako eta esanahi osoago bate maten diotelako gure mezuari. Izan ere,
kontuan izan behar da elkarren kontra baldin badaude gure komunikazioari
zailtasunak sortu ahal dizkiola, kontraesanak sortuz.
EGUNEROKO ELKARREKINTZA MOTAK
Eguneroko elkarrekintzan topaketa eta topaketarik bako elkarrekintza dago. Topaketa pertsonen artean kontaktu zuzena dagoenean gertatzen da. Bertan fokalizatua eta ez fokalizatua auriketzen dugu. Fokalizatua pertsonek elkarrekintza xedea dute eta ez fokalizatua pertsonek ez dute elkarrekintza xedea, baina inguruan duten presentzia somatu dute eta egokitu egin dira.
Adibidez fokalizatuan lagunekin elkarrizketa bat izatea edo dendariarekin hizketa bat izatea…. eta beste aldetik ez fokalizatuan medikuaren itxaron-gelara norbait sartzen denean.
Gero topaketarik bako elkarrekintzan partaideen artean kontaktu zuzena ez dago, adibidez telefonoa, interneta….
Topaketa fokalizatua hitzezko eta hitz gabeko komunikazioz osatuta dago eta nahita eta ohartu barik adierazten da. Irudiaren maneiua du adibidez antzerkiaren metaforan. Topaketa ez fokalizatua beste aldetik, pertsonak inguruan norbait duten guztietan emango da eta hitzezko komunikaziorik egon ez arren hitz gabeko komunikazio etengabea transmitituko da.
Antzerkiaren metaforan, gizarte bizitza antzezlanaren berdina da eta gizartekideak antzezleak. Antzezlari bakoitzak bere gizarte estatusak eta rolak exigitzen duen papela beteko du eta antzezleen papera testuinguruak baldintzatuta egongo da. Antzezlariek etengabeko “irudiaren maneiua” burutuko dute gainontzekoengandik nahi duten erantzuna jasotzeko.
Gizarte bizitza antzerkia bezala bitan banatuta dago, aurreko eskualdea eta atzeko eskualdea. Aurreko eskualdea antzeztokia da eta gizartekideek euren gizarte estatusa eta rola aintzat hartuta burututako antzezlana bertan egiten dute. Ondoren atzeko eskualdea bastidorea da, gizartekideak euren gizarte estatusa eta rola, neurri batean behintzat alboratzen dutenean, hots, atsedena hartzen dutenean.
Topaketa bako elkarekintzan, ziberespazioa eta gertutasunn konpultsioa dago. Ziberespazioa elkarrekintza ez zuzenak eta “ez pertsonalak” dira eta Gertutasunerako konpultsioa gizakiak elkarrekintza pertsonal eta zuzenekoen parte izateko sentitzen duten beharrizana da.
(Goirigolzarri,2017)
ELKARREKINTZA DENBORAN ETA ESPAZIOAN
Gizarte bizitzan bitan banetzen da, denbora egitura alde batetik eta bestetik erregionalizatua. Gizarte bizitza denbora-egitura baten menpean antolatzen da. Mendebaldeko gizarteak, denbora lineala du eta erlojuaren denborak asko eraginten du. Gizarte bizitza (gizarte elkarrekintzak) erregionalizatua, denbora eta espazio jakinetan antolatzen da. Baina kontuz, gizarte baten barruan erregionalizatzeko modu desberdinak daude, adinaren, zonaldearen, klasearen ... araberaberakoak direnak.
Horretaz parte, interneten garapenak espazioaren eta denboraren berrantolaketa eta berdimentsionatzea ekarri du, espazio eta denboraren arteko apurketa ekarri duena.
(Goirigolzarri,2017)
(Goirigolzarri,2017)
EGUNEROKO
ELKARREKINTZA ARRAKASTATSUAREN GIZARTE ARAUAK
Elkarrizketa bat
arrakastatsua izan daiten zenbait baldintza bete behar dira,
aipatzekoak, konplizitatea izatea, etnometodoak egoki erabiltzea eta
elkarrekintzako gizarte arauak errespetatzea. Lehenengoari dagokionez esan
daiteke garrantzitsua dela elkarrekintzan parte hartuko duten pertsonek elkar
ezagutzea edota testuingurua ezagutzea, une deserosoak ekiditeko. Bestetik,
etnometodoak jendeak besteek esaten dutenari zentzua emateko erabilitako
metodoak dira.
Elkarrekintzako
gizarte arauen ezaugarrien artean honako hauek daude: eguneroko bizitzan
ikasten dira, gizarteratze prozesuarekin bat; generoa, adina, pertsonalitatea,
generoa eta abarrek baldintzatzen dituzte eta gehienetan ohartu barik
errespetatzen dira. Adibidez, autobus batean eserita egotea eta nahi gabe pertsona
zahar bat ikustean zure tokitik altxatzea gizartearen arau bat da.
Elkarrekintza bat arrakastatsua izan dadin baldintza hauek daude:
Elkarrekintza bat arrakastatsua izan dadin baldintza hauek daude:
- Konplizitatea izatea, partaide eta testuingurua ezagutzea hain zuzen.
- Etnometodoak egokitasunez erabiltzea: Turnoak adibidez. Besteek esandoko gauzei sentsua emateko erabiltzen diren teknikak.
- Elkarrekintzazko gizarte arauak: Arauak errespetatzea beharrezkoa da, bestela elkarrekintza bandalikoa gerta liteke.
- Erantzun hotsak: Harridura adierazteko ohiua.
- Ez arreta adeitsua: Pertsona bati bere presentziaz ohartu zarela adieraztea da baina mugimendu edo keinu bruskohegiak egin barik.
- Ezpazio pertsonala: Pertsona edo egoeraren arabera komenigarria da ezpazio mota desberdinak izatea. Zenbait mota desberdin daude:
HURBILEKO ESPARRU PERTSONALA (45- 90 cm)
URRUNEKO ESPARRU PERTSONALA ( 75-120 cm)
HURBILEKO ESPARRU SOZIALA (120-210 cm)
URRUNEKO ESPARRU SOZIALA (210-360 cm)
ESPARRU PUBLIKOA (3,6 m-tik aurrera)
7. Elkarrizketa zerizatea errespetatzea: Tokatzen zaigun turnoa errespetatzea.
(Joxin Etxezarreta,2017), (Goirigolzarri,2017)
No hay comentarios:
Publicar un comentario