GIZARTEA ETA KULTURA
Gizarte hitzaren jatorria "giza+arte"-tik dator eta sociedad hitzaren jaotorria latindar "societas" edo "socius"-tik dator. Societas, adiskide edo elkartea esan nahi du eta socius adiskide edo alaitu.
Gizaki taldeek sortutako elkarrekintza sistema edo egitura da eta gizakien bateratze nahitikoa, iraunkorra eta egituraduna da. Honen helburua ongi komun bat lortzea da. Gizarte talde batean oinarritzen da, erlatiboki askea eta iraunkorra dena, toki batean lekutua eta kultura bat partekatzen duena. Lau gizarte mota desberdin daude:
1. Bilatutako helburua aintzat hartzen dena da eta bertan bi atal daude. Gizarte natural eta gizarte askeak ala artifizialak.
1. Bilatutako helburua aintzat hartzen dena da eta bertan bi atal daude. Gizarte natural eta gizarte askeak ala artifizialak.
Gizarte natural, naturaren eskaeraz sortutakoak dira eta gizakia gizarte kide moduan duen berezko beharrizanei erantzuteko erabiltzen da.
Gizarte askeak ala artifiziakak, aldiz, gizakiaren akiordioz sortzen dira helburu zehatz eta hautazkoa lortzeko.
2. Bilatutako helburua aintzatdatza aukera aintzat hartuta, eta bertan ere bi atal bereizten dira; Gizarte perfektuak eta gizarte ez-perfektuak.
Gizarte perfektuak gizakiaren bizitza egokitasunez bideratzeko beharrezkoak diren ongiak, aukerak, e.a. eskeintzen direnak dira. Gizarte ez perfektuak, gizakiaren bizitza egokitasunez bideratzeko beharrezkoak diren ongiak, aukerak, e.a. eskeintzen ez direnak dira.
3. Partaideen izaera aintzat hartzen direnak dira. Honen barruan, gizarte sinpleak eta konplexuak daude.
Gizarte sinpleak, banaezinak direnak dira, ez daudenak gizarte txikiagoz eratuak, banakako soltez baino. Gizarte konplexuak, beste aldetik, gizarte txikiagoz eratutakoak dira.
4. Partaideen barne hartuemona aintzat hartzen dena da. Eta bukatzeko bertan bi atal daude ere; Gizarte itxiak eta irekiak.
Gizarte itxiak, egitura zurrunez eratutakoak dira eta irekiak, askatasun indibiduala oinarritzat hartzen duena.
Kulturaren jatorria, "colere"-tik dator eta landu, laboratu edo zaindu esan nahi du.
Kulturaren definizioak historiaren joanean aldaketa nabarmenak jasan ditu; Lurraren lantzea, zibilizazio eta basakeria, garapen intelektualka eta zibilizazioaren garapen ekonomiko eta teknologikoa. Soziologoek kulturari buruz hitz egiten denean gehien interesatzen zaiona badira gizakiak ikasitako ezaugarriak eta ez heredatutakoak. Elementu hauek, gizartearen pertsonek konpartitzen dute eta honi esker dago kooperazioa eta komunikazioa. Hauek indibiduoak bizi diren testuingurua eratzen dute. Kultura duena, ezagutza zientifikoa, filosofikoa, artistikoa... dituenak da.
Pertsonak gizartekide moduan bereganatutako ezagutza, ohitura, sinismen, balio, moral, lege eta abarren osotasun konplexuak dira.
Kulturaren osagaiak kultura materiala eta ez materiala dira. Kutlura materiala, objektu manufakturatuak, teknologikoak... dira, eta kultura ez materiala, siesmenak, ohiturak, ideiak, balioak... dira.
Kulturaren osagaiak kultura materiala eta ez materiala dira. Kutlura materiala, objektu manufakturatuak, teknologikoak... dira, eta kultura ez materiala, siesmenak, ohiturak, ideiak, balioak... dira.
Kultura GIZARTERATZE PROZESUAren bidez jasotzen dugu, hau da, gizarteratzearen bidez kultura lortzen da. Umeek edo gizarte berriek, gizarteko bizitza moduan ikasten duten prozesuak honako hauek dira:
gizartearen egitura eta funtzionamendua, gizarteko ohiturak eta sinismenak, gizarte balioak eta gizarte arauak, e.a.
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)
GIZARTE BALIOAK ETA GIZARTE ARAUAK
Gizarte balioak eta gizarte arauak gauza bera direla pentsatu arren, ikus dezakegu nola oso desberdinak diren. Balioak gizarte bizitzarako elkarreragiteei zentzua ematen duten ideia abstraktuak eta gizartekideentzako garrantzia dutenak dira. Jarrera eta jokabide giza funtzionatzen duten aurrekariak dira eta onaren eta txarraren arteko bereizketa egiten dute. Balio kultural batzuk kontraesankorrak dira gizarte barruan, adibidez, badaude batzuk erlijioaren aldeko defentsa egiten dutenak eta beste batzuk zientziaren alde. Hauek, gizarte arauen antzera, aldakorrak dira eta esan daiteke denboran zehar aldatzen joan direla.
Gizarte arauak, gizarte edo talde bateko jokabide erregelak islatzen ditu, eta formalak edo informalak izan daitezke. Formalak, izenak dioenez, ez betetzekotan zigorrak ekartzen dituztenak dira, esaterako lege bat ez betetzeagatik jaso daitekeen izuna, kartzelara joateko agindua etab.
Informalen kasuan, ez da zigorrik jasoko, baina gizartekideen aldetik presioa jasango behar izango da, hauek tradizioetan mamitzen dira, hala nola, jateko abiadura.
Informalen kasuan, ez da zigorrik jasoko, baina gizartekideen aldetik presioa jasango behar izango da, hauek tradizioetan mamitzen dira, hala nola, jateko abiadura.
Eta kontuan izan behar dugu kultura edo gizarte berekoak izateak ez duela esan nahi guztiek balio berdinak dituztenik, balio kontraesankorrak egon daitezke eta, lehen aipatu moduan erlijio eta zientziaren kasuekin.
Gizarte estatusa pertsona batek taldean duen edo talde batek besteekiko duen posizio edo maila.
Gizarte rolak estatus jakin bat duen pertsonagandik itxaroten den jokabidea. Adibidez: medikua, ama… Bi motatako rolak aurki ditzakegu: atxikiak eta lortuak. Atxikiak gizarteak atxikitzen dizkigunak dira (adb.:gaztea, gizona), eta lortuak aldiz, gure ahaleginari eta nahiari esker lortzen ditugunak dira (adb.: gizarte hezitzailea). Baina lehen bezala, gizartekide bakoitzak rol ezberdinak betetzen ditu, eta armonian zein gatazkan aurki daitezke. Bestetik, esan beharra dago, gizarte estatusak eta rolak, gizarte identitatea eratzen dutela eta hezkuntza funtsionalistan oinarritzen diren soziologoen ustez, finkoak dira eta ezin dira aldatu.
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)
Gizarte rolak estatus jakin bat duen pertsonagandik itxaroten den jokabidea. Adibidez: medikua, ama… Bi motatako rolak aurki ditzakegu: atxikiak eta lortuak. Atxikiak gizarteak atxikitzen dizkigunak dira (adb.:gaztea, gizona), eta lortuak aldiz, gure ahaleginari eta nahiari esker lortzen ditugunak dira (adb.: gizarte hezitzailea). Baina lehen bezala, gizartekide bakoitzak rol ezberdinak betetzen ditu, eta armonian zein gatazkan aurki daitezke. Bestetik, esan beharra dago, gizarte estatusak eta rolak, gizarte identitatea eratzen dutela eta hezkuntza funtsionalistan oinarritzen diren soziologoen ustez, finkoak dira eta ezin dira aldatu.
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)
GIZARTERATZE AGENTZIAK
Gizarteratze prozesu esanguratzuak ematen diren talde edota gizarte testuinguruak dira. Lau mota aurki ditzakegu: familia, eskola, lagun taldeak eta komunikabideak.
1- Familia, 1. agentzia da eta umearoan garatu egiten da, hau da, bertan umearen lehenengo esperientziak egongo lirateke. Eta kultura igorle nagusia denez, gizarteratze agentzia agerikoena da.
Familiaren konposaketa, eredu desberdinak (familia handiak, nuklearrak, guraso bakarrekoak, bikote homosexualak osatutakoak...) eta gizartean dauden espazio desberdinak (bizitzako esparru pribatua, produkzio sistema, gizarte posizioaren emailea...) batuz sortzen da, eta horrek Gizarteratze Prozesuaren nondik norakoetan eragina izan ohi du.
2- Eskola. Eskolaratzea ikasgai desberdinez osatutako ikasketa plan baten burutzean datza. Balio eta arau ugari irakasten dizkigute eta ikasketa prozesu horretan adin bereko pertsonekin kontaktua eta elkarbizitza lortzen ditugu. Lehen hezkuntzan, irakaslearen rol zentrala da nagusi. Umeek isilik egon behar dira, ordura heldu eta eskolaren arauak bete. Irikasleei errespetuz tratatzea exijitzen du eta horretaz gain irakasleek umeen autoestiman botere asko dute.
3- Lagun taldea, nerabezaroko gizarteratze agentzia zentraletakoa da. Adin desberdinetako neska edo mutilez osatua. Normalean adinen arabera antolatzen edo sortzen dira. Pertsona batzuk beste pertsonekiko harremana bizitza guztian zehar mantentzen dute eta beste batzuk guztiz kontrakoa. Bakoitzaren izaeran, lagun taldeak eragin handia dute eta batzuetan lagun taldeek bigarren familia bezalakoak dira.
4- Komunikabideeen barruan telebista, interneta etab. aurkituko genituzke. Gure mundu ikuskeraren eraketan itzelezko garrantzia hartzen du. Ikerketa ugari egin dira telebistaren eraginari buruz, umeengan bereziki. Gehien bat ikertu den gaia telebistaren eraginez egondako biolentzia eta delituak dira. Umeei egindako ikerketaren arabera, umeak telebistaren eraginaren aurrean modu pasiboan erantzuten dutela. Biolentzia ez da izaeran eragiten duen bakarra, ikusten duguna agertzen den moduaren arabera guk esanahi desberdinak ematen dizkiogu eta batzuetan ez dira egokiak eta ondorioak ekarri dezake.
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)
2. Identitatea
Jaiotzen garen eta heltzen garen gizartean gure portaeran influentzia dute, baina horrek ez du esan nahi askatasunik ez daukagun. Izan ere, esan daiteke gizarteak ezartzen digun moldean egokitzen garela. Soziologo askok sozializazioari buruz hitz egiterakoan hori dela diote baina gaizki dabiltza. Sozializazioa gure askatasunaren eta banakotasunaren jatorria da eta bertan indibiduo bakoitzak bere identitate propioa garatzen dute, modu indibidualean jokatzeko asmoz. Beraz, identitatea, pertsonak bere nor izatearen eta berarentzat garrantzitsua den horren inguruan sortzen den ideia dela esan daiteke. Aipatzekoa da, gure bizitzan zehar moldatuz doala, hau da, haurtzaroan dugun identitatea eta zahartzaroan duguna oso antzekoa bada ere, aspektu batzuk aldatzen dira, madurazioa dela eta. (Giddens, 2006)
Identitatea alderdi anitzekoa dela ikusi dezakegu, gizarte identitatea, esaterako, pertsonaren nor izatearen dimentsio kolektiboa da (ikaslea, katolikoa, afrikarra…). (Goirigolzarri, 2017); (Giddens, 2006)
Norbanakoaren identitatea: Pertsonaren nor izatean banakotasuna ematen diona. Gizabanako askok, identitate sozialak dituzte atributo bat baino gehiagorekin. (Giddens, 2006)
Bizialdia
Bizitzan zehar pertsona batek igaro beharreko etapak dira. Etapa horiek, izaera biologikoa (bizitza-zikloa) eta izaera soziala (berezitasun kulturalak) kontuan hartuz banatzen dita.
1. UMEAROA
≈ 0 - 11. Azken bi edo hiru hamarkadetan srtutako terminoa da. Gizarte modernoak, tradizionalak baino askoz gehiago zentratzen dira umeetan. Esaterako XX.mendera arte, mendebaldeko herrietan umeek adin oso txikarekin hasten ziren lanean eta ahalegin fisiko nahiko zorrotzak eskatzen zituzten lanak izaten ohi ziren, ikatz-mehategietan esaterako. Beraz, umeek eskubideak dituztelaren eta haurren lana moralki gaitzesgarria delaren inguruko ideia nahiko berria da. Baina umeenganako atentzioa ez da ematen zaien maitasunean edota zainketan oinarritzen; umeen indarkeria sexuala eta maltratu fisikoa egungo gizarteko bizitza familiarren ezaugarri bat baita.
2. NERABEZAROA
≈ 12 - 17. Termino hau ere ez zen existitzen duela gutxira arte. Nerabezaroarekin erlazionatutako aldaketa biologikoak unibertsalak dira. Ailegatzen da momentu bat non, mendebaldeko umeei ume izateari uko egitera behartzen zaien, hau da, euren jostailuak alde batera uztera. Nerabeak bi munduren artean daude: sarritan helduak izango balira bezala jokatzen dute, baina legalki ume gisa tratatzen dituzte (lanean hastea nahi izatea gerta liteke, baina eskolan egotera behartzen dituzte).
3. GAZTAROA
≈ 18 - 30. Garapen eta bilaketa pertsonal handiko garaia da. Adin tarte honetan aurkitzen diren pertsonak bidaiatzeari eta euren inklinazio sexualak, politikoak eta erlijiosoak esploratzeari eskaintzen diote denbora.
4. HELDUAROA
≈ 31 – 64. Bizitza helduak dakarren erantzunkizun guztien barneratzea. Lehen, arruntagoa zen gurasoekin harreman estuago bat mantentzea. Egun aldiz, harreman hori galduz joan da populazio-lekualdatzearen ondorioz. Askok, tarteko adinaren krisiaren fenomenoa esperimentatzen dute, hau da, bizitzak eskainitako aukerei uko egin dietela sentitzen dute.
5. ZAHARTZAROA
≈ > 65. Gizarte tradizionaletan agureei itzelezko errespetua zieten eta zahartzaroaren esanahia pertsona batek izatera ailega zezakeen gehienezko estatusa zen. Industrializatutako gizarteetan berriz, autoritate eza dute adin tarte honetako pertsonek, bai familia mailan bai komunitate mailan.
Alde batetik, zahartzea sentsazio atsegin bat izan daiteke, eta beste alde batetik, min fisikoan eta bazterketa sozialean oinarri daiteke. Kasu gehienetan bi sentzaio huren tartekoa da zahartzearen esperientzia. Baina zer esan nahi du zahartzea? Soziologian, pertsonak zaharrak egiten diren neurrian eragiten dizkioten prozesu biologiko, psikologiko eta sozialen konbinazrioari deritzo. Prozesu biologikoa gorputz fisikoarekin erlazionatuta dago (ikusmenaren jaistea, entzuketa-galera, zimurrak...). Prozesu psikologikoan adinarekin oroimena, ikasketa ahalmena... murriztu egiten dira.
(Giddens, 2006)
ZERGATIK LOTU IDENTITATEA BIZIALDIEKIN?
Biak atal berdinean sartu ditugu erlazioa dutela uste dugulako. Hau da, identitatea bizialdian zehar garatzen eta aldatzen doalako, esaterako, umetan asko mugitzen den pertsona nagusia denean ere horrela izan daiteke, izan ere, hori moldatzen saiatu daiteke, urteak pasatu ahala, heltze prozesua dela eta.
Bestetik, identitatea ere gure bizialdian jasotako aldaketak modu batean edo bestean eroaten laguntzen gaitu.
ANIZTASUN KULTURALA ETA BERE ERAGINAK
Giddens-ek esaten duenez "Kulturaren kontzeptua erabilgarrienetako bat da soziologian."
Gizarte monokulturala kultura bakarreko gizartea da eta Gizarte multikulturala kultura anitzeko gizartea. Gizarte azpikulturala gizartearen kultura orokorrarekin elkar lotuta egon arren, beragandik desbardina dena da. Adib.: aberatsen azpikultura, gazteen azpikultura..etab. Gizarte kontrakulturala gizarte bateko kultura nagusiarekin kontrajartze aktiboan dagoena da. Hauek gizarteko kultura nagusiaren balio eta arauetarako batzuk baztertzen dute, baina ez guztiak. Gizarte aldaketarako indar eraldatzaile garrantzitsuak dira.
Gizarte monokulturala kultura bakarreko gizartea da eta Gizarte multikulturala kultura anitzeko gizartea. Gizarte azpikulturala gizartearen kultura orokorrarekin elkar lotuta egon arren, beragandik desbardina dena da. Adib.: aberatsen azpikultura, gazteen azpikultura..etab. Gizarte kontrakulturala gizarte bateko kultura nagusiarekin kontrajartze aktiboan dagoena da. Hauek gizarteko kultura nagusiaren balio eta arauetarako batzuk baztertzen dute, baina ez guztiak. Gizarte aldaketarako indar eraldatzaile garrantzitsuak dira.
SHOCK KULTURALA: kultura berri bat ezagutzerakoan ala barneratzekoan eta erreferentzia kulturalak galtzerakoan sentitzen den desorientazioa da. Askotan, pertsonak beste kultura batekin bizitzen hasten direnean, adibidez leku desberdin batera bizitzera joan direlako, erasmus egiten hilabete batzuk daudelako edo beste hiri batera bizitzera joaten direlako…shock kulturala izaten dute.
Shock kulturala oso apropiatua da. Jendea desorientatua sentitzen da, beste kultura batean dagoenean edo bizitzen duenean. Hauxe gertatzen da, familiaren puntu erreferentzialak galdu dituztelako laguntzen dutenak mundua ulertzen eta laguntzen dutenak nola ibili eta moldatu kultura horretan. (Giddens, 2007)
ETNOZENTRISMOA: Batzuetan ez ditugu besteen sinismenak eta ekintzak ulertzen; hala ere etnozentrismoa alde batera usten saiatu behar gara. Gainontzeko kulturak norberaren ikuspuntu kulturaletik epaiteko joera. Giddens-ek dioenez, kultura bakoitzak bere pautak ditu portaera barruan, arraroak diruditzen direnak eta etortzen direnak beste esparru kulturalean.
ERLATIBISMO KULTURALA: kultura bat bere barne esanahi eta balioen arabera aztertzea. Erlatibismo kulturala kultura bat bere barne esanahi eta balioen arabera aztertzen datza. Argi egon behar da gure ohitura eta sinismen guztiak era berean legitimoak ez direla. Kultura bakoitza ikasi behar da bere esanahi eta balore propietatik. Soziologoek esfortzua egiten dute, modu posible batean, ekiditzeko etnozentrismoa. (Giddens, 2007)
GIZARTERATZEA ETA BIZIALDIA
Animalia batzuk adibidez, beren buruagatik baliatzeko ahalmena dute, eta beste batzuk aldiz, egokiak diren portaera forma desberdinak ikasi behar dituzte; honekin esan nahi duguna da gazteak jaiotzen direnean, animaliak bezala, babesgabe daudela eta helduen zainketa behar dutela. Ondorioz, gizarteratzea izaki babesgabeak gizarte jakin batean bizitzen ikasten duten prozesua da eta honi esker pertsonak gizarteko kultura ikasten dute (balioak, arauak, ohiturak...), nor izatea bereganatzen dute (identitate pertsonala zein gizarte identitatea) eta gainontzeko gizartekideen itxaropidearen arabera jokatzen ikasiko dute. Gizarteratze-prozesua belaunaldi ezberdinak kontaktuan jartzen ditu, beraz geure bizitza osoa irauten duela eta interakzio sozialak nabarmenak direla esan dezakegu. Honen etapak hurrengoak dira: (Giddens, 2006)
Lehenengo gizarteratzea: Pertsonaren bizitzako lehenengo zatian gertatzen da. Beraren bitartez pertsona bizi den gizarteko behin-betiko partaide bihurtuko da.
Bigarrenen gizarteratzea: Bizitzan zehar gertatzen da. Beraren bitartez pertsona azpi-mundu desberdinetan integratuz joango da, euretako bakoitzean rol bat garatuz. (Goirigolzarri, 2017)
Aniztasun kulturalak eta bere eraginak gehitu ditugu gizarteratze eta bizialdiarekin
erlazionatuta daudela uste dugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario