Links de interés

◈ Praktikak ejemmplo

jueves, 30 de noviembre de 2017

2.4 Desbideraketa


DESBIDERAKETA ETA DELITUA

Giddens-ek dioenez, danok dakigu nortzuk diren portaera desbideratuak dituztenak,
edo hori pentsatzen dugu. Haiek dira danok ditugun arauei uko egiten dutenak.
Desbideraketak gizarte bateko eguneroko arauetatik (formalak zein informalak)
bereizten diren jokabideak dira, gizartea zure kultura planteatzen duen arau hori
ez errespetatzea, eta gainera ez da pentsamendu bat, ekintzetan burutzen den
gauza bat baizik. Adib: Hilketa bat, arropa aldrebes eramatea, bi mutil ezkontzea
(pertsona konkretu batzuen ustez). Desbideraketaren kontzeptua, aplikatzen da
bai portaera indibidualera baita talde portaerara ere. Desbideraketa kontzeptua
oso zabala da, eta kontzeptu honen barruan delitua sartu ahal dugu.
Delitua eta desbideraketa ez daukate erlazio zuzenik. Delitua arau formal bat
apurtzea da, legearen haustea dakarren jokabidea. Adibibidez, jokabide bandalikoa.

Resultado de imagen de vandalismo imagenes

Desbideraketaren ezaugarriak:
Jokabide desbideratua banakakoen zein taldeen jokabideei aplikagarria da.
Mailakatua dago, desbideraketa desberdinak ez dutelako desbideraketa maila
berdina. Adib: Semaforoa gorrian pasatzea. Denborarekin aldatzen doa,
lehen desbideratua zen eta orain normala. Gizartean kulturalki definitua dago.
Kultura batek ezarritako arauen (formalen ala informalen) araberakoa.
Desbardintasunak: daude giza taldeen artean, pertsonen artean.. etab.
Denboraren joanean aldatzen doa. Garai batean jokabide desbideratutzat
jotzen dana jokabide ohiko izatera pasatu daiteke.  (Goirigolzarri, 2017)

DESBIDERAKETAREN INGURUKO TEORIAK:
Desbideraketa azaltzeko saiakera teoriko desberdinak izan dira:
azalpen biologikoak, psikologikoak zein soziologikoak.
Banakakoan oinarritutako teoriak:

TEORIA BIOLOGIKOAK: Delitugile izatea herentzia biologikoz erabakita dator.
Lombroso (XIX): Ezaugarri anatomikoak aztertuz tipo kriminal desberdinak
identifikatu daiteke. (XX) Gizakietan hiru egitura fisiko desbardindu daitezke:                
Mesomorfoak, gihartsuak; Ektomorfoak, argaltsoak eta Endomorfoak, lodiak.

TEORIA PSIKOLOGIKOAK: Teoria hauek esaten dute pertsonak
bere pertsonalitatearen ezaugarriak direla eta badaukatela tendentzia
gehiago delinkuenteak izateko.

TEORIA SOZIOLOGIKOAK (Desbideraketaren Soziologia):  
Teoria Funtzionalista eta Elkarrekintzaren Teoria dira.

 (Goirigolzarri, 2017)

DESBIDERAKETAREN INGURUKO TEORIA SOZIOLOGIKOAK:
Desbideraketaren eta delituaren azterketaz bi disziplina desberdin arduratzen dira:

Kriminologia legeak zigortutako jokabideak aztertzeaz arduratzen da.
Zenbait interesdun gai: delinkuentzia neurtzeko teknikak, kriminaltasuna
murrizteko politikak, kriminaltasun indizeen tendentziak.. etab. Krimena gizarte
nahiz banakoaren fenomeno gisa aztertzen duen gizarte zientzia da.
Krimenarekin lotutako gertaeren kausak eta ondorioak, jarrera kriminalak
eta hauek legeetan duten eragina aztertzen ditu. Ikerkuntza kriminologikoa
metodo zientifikoan oinarritzen da, zeinaren bidez hipotesiak frogatu baitaitezke,
eta batzuetan, aurreikuspenak ere egin. Kriminologiak, teoriak eraikitzen ditu,
krimenaren egitateen, kausen eta bestelako ezaugarrien ulermena ahalbidetzeko.
Modu berean, besteak beste, delituak burutzera bultzatzen duten arrazoiak
ezagutu nahi ditu, modu horretan norbanako edo norbanako taldeak
etorkizunean prebenitzeko.
Resultado de imagen de criminologia ilustraciones

Desbideraketaren soziologiak desbideraketa mota guztiak aztertzeaz arduratzen da.
Zenbait interesdun gai: zenbait jokabide desbideratu moduan sailkatzearen arrazoiak
identifikatzea, desbideraketa ulertzeko modu desberdinak aztertzea.. etab.

Resultado de imagen de sociologia ilustraciones


Desbideraketaren ikasketan, korrente asko daude oso inportateak direnak. Azalpen biologikoetara eta psikologikoetara hurbildu eta gero, lau korronte daude desbideraketan eragina izan dutenak: teoria funtzionalistak, teoria interakzionistak, konfliktuenak eta kontrolarenak. (Giddens, 20)


COHEN
Teoria funtzionalistaren barruan azpikulturetan oinarritutako azalpen bat aurki dezakegu: Jokabide desbideratua indibiduala baino taldekoa da. Badira talde azpikulturalak gizarteko arau nagusiak baztertu eta jokabide desbideratuak eta delitugileak indartzen eta saritzen dituzten arauengatik ordezkatzen dituztenak. Elkarrekintzaren teorian etiketajeak nabarmendu daitezke, eta hauek etiketatua gainontzekoengandik zelan ikusia den baldintzatzen du. Etiketatuak bere burua zelan ikusten duen baldintzatzen du eta banakoaren identitatean eragiten du. Etiketajearen eragina desberdina da norberaren identitatean, hori ulertzeko lehenengo desbideraketa eta bigarren desbideraketa bereiz daitezkeela jakin behar dugu. Lehenengoa, jokabide desbideratuak bazterreko lekua dute pertsonaren identitatean, eta horri jokabide desbideratuaren normalkuntza prozesua deritzo. Bigarrenean aldiz, pertsonak etiketa onartzen du eta bere burua desbideratu moduan definitzen du. Jokabide desbideratua pertsonaren identitatearen oinarrizko ezaugarri bilakatzen da, jokabide desbideratuari jarraipena emanez eta indartuz. (Desbideraketaren ikasketa prozesua). Baina bi teoria horiez gain gatazkaren teoria ere bai aipatu beharra dago.
Desbideraketaren arrazoi nagusia desberdintasunean datza: klase, arraza, genero, e.a. desbardintasunean. Jokabide desbideratuaren definizioa gizarteko botere banaketaren araberakoa da. Gatazka, boterea eta desbideraketaren artean harreman estua dago:
1.  Gizarte bateko legeak ez dira neutralak, gizarte klase pribilegiatuen interesen aldekoa baino.
2.  Legeak onak eta naturalak diraneko sinismenak euren izaera politikoa ezkutatzen du.
3.  Gizarte bateko klase pribilegiatuko kideak estu ikusten badau bere burua, zigorra (sinbolikoa zein erreala) ekiditeko aukera gehiago izango du.
Kriminologia berria, desbideraketaren faktore MAKROAn (egiturazkoan) zentratzen da; desbideratu etiketa jasotzeko aukera handiagoa izango du; status quoa zalantzen jartzen du; kapitalismoren garapena oztopatuko duena kapitalismoaren oinarria lan produktiboa izanik, lanik egin ezin ala gura ez duena; kapitalismoak autoritatearen errespetua defendatzen duela jakinik, autoritatea beharrezkoa da. Besteko errespetua adierazten ez dutenak.
Kontrolaren teoriaren ustez, desbideraketa  jokabide desbideratua bultzatzen duen indarraren eta hori ekiditzeko ezarritako kontrol sozial ala fisikoaren arteko DESOREKA da. Edonork izan dezake jokabide desbideratua, baina.... ZER DA JOKABIDE DESBIDERATUA? Jokabide desbideratua momentuko (bat-bateko) erabakien emaitza da, beronen irabazi eta galerak kontuan hartuta. (Erabaki arrazionala / berekoia)
Eskuineko Errealismoa:
Desbideraketa patologia indibiduala, banakakoak apropos erabakitako jokabide anarkikoak berekoikeria pertsonalak, autokontrol eta moralitate faltak eragina. Hau ekiditzeko modua disuasioa eta zainketa zorratza da, tolerantzia zeroko politikak dira esaterako. Desbideratuan aldaketa bultzatu baino, desbideratuari jokabide desbideratua burutzeko aukerak murriztu behar dira.
Eta azkenik, baina  ez horregatik garrantzia txikiagokoa, lehio aputuen teoria dugu. Komunitate bateko gizarte desordenaren edozein zeinuk delitu handiagoen agerpena bultzatzen du. Jokabide desbideratu txikiek delinkuentzia eta gizarte gainbeheraren espirala sortu dezakete. Hirschi-ren arabera, gizartekideek gizarteekin eta gizarteko legeekin lotura desberdinak eratzen dituzte: Loturak indartsuak direnean gizarte kontrola eta gizarte onarpena handiagotuko, loturak ahulak direnean aldiz, jokabide desbideratuak ala delitugileak agertuko dira. (ATXIKIMENDUA, INPLIKAZIOA, KONPROMESUA, SINISMENA.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Up.