Links de interés

◈ Praktikak ejemmplo

jueves, 9 de noviembre de 2017

2 GAIA



Lehenengo puntuan soziologia zer den ikertu dugu, eta orain, nola soziologia gure gizartea antolatzen eta eraikitzen laguntzen digun ikertuko dugu...
Resultado de imagen de sociologia


Go!azen telesailaren ikerketa

Soziologiako azkenengo klasean Go!azenetik ateratako bideo bat ikertu genuen. Horretarako, hainbat aspektu ezberdinetan erreparatu behar izan genuen. Alde batetik, gizarte rolak aztertu genituen, haien artean aipatzekoak dira: andereñoa, abadea eta abade zuzendariak, ikasleak, genero ezberdinak, ospea, gazteak, helduak eta abar. Eurek jokatzen duten papera euren rolekin bat doa, esaterako, ikusitako eszenan, Gorka klaseko popularra da eta Gotzone potoloaren rola duenez Gorkak hura errefusatzen du, bere popularraren papera ez galtzeko. Beste aldetik, azpikulturen artean apaizena da nabarmenetarikoa. Argi ikusi daiteke euren janzkeran eta hizkeran. Ikasleen arteko jerarkia ere ikus daiteke, hau da, “guay” eta “frikien” arteko ezberdintasuna oso argia da.


Bestetik, balioen garrantzia oso handia dela nabarmendu dezakegu, haien artean adiskidetasun balioak dira agerienak. Adibidez, eszena honetan ikusi daiteke nola Landak Beñati fabore bat eskatzen dion eta honek baietza ematen dion. Gainera, nagusiekiko eta apaizekiko errespetua ere azpimarra daiteke.  

Jarraitzeko, gizarte arau ez-formalak ere ikusten dira bideoan, esaterako Iratiren jarrera jeloskorra ikusten da bere bikotea Gorka neska batekin bakarrik ikustean. Azkenik, identitatea dela-eta azkar identifika daitezke esaterako Landaren identitate “frikia”, Gorkaren identitate popularra, abadeen identitate serioa eta Iratiren politaren identitatea esaterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Up.