Links de interés

◈ Praktikak ejemmplo

miércoles, 13 de septiembre de 2017

1.1 Soziologiaren egitekoa





     Noizbait galdetu diozu zeure buruari zer den soziologia?

Lehenik eta behin, soziologia hitzaren definizio desberdinak doakizue: 
  • Zientzia enpirikoa da; hau da, gizartearen behaketan oinarritzen da. (Goirigolzarri, 2017)
  • Gizakiaren bizitza sozialaren, bere taldeen eta gizarteen azterketa da. (Giddens, 20)
  • Beraz, soziologia, gizartea eta gizartea bera osatzen dutenen jarrera aztertzen duen zientzia da.
 Hona hemen, soziologia terminoa azaltzen duten bi bideo.
 Lehenengo bideoa euskeraz dago eta nahiko erraz ulertzen da, bigarrena, aldiz, erderaz dago, eta bertan soziologiako ikasleen definizio ezberdinak biltzen dira.
Segade, 2017)
(Camas, 2016)

  Soziologia hitzaren sorrera: Socio + Logia à socius (kide) + logos (azterketa)    Gizarteologia hitzaren sorrera: (Giza + Arte) + Logia  à  gizarte egitura (aldaketa) // gizartekideen elkarrekintza (erakundeak).

Beraz, gizarteologiaren definizioa honako hau da: 
Gizartekotzaren azterketa zientifikoa. Gizarteak jokabide indibidualean eta sozialean duen eragina begitaratzen du. (Goirigolzarri, 2017)
  •         La sociología es el estudio de la vida social humana, de sus grupos y sociedades. Es una empresa cautivadora y atrayente, al tener como objeto nuestro propio comportamiento como seres sociales. 
(Giddens, 2002): Sociología,  Madrid, 4ª ed. página 27.


ZER IKERTZEN DU SOZIOLOGIAK?
      Soziologiaren barruan nabariak diren alorrak aurki ditzakegu, hau da, soziologiak gai desberdinak ikertzen ditu. Esaterako, soziologia ekonomikoa, politikoa, erlijioaren soziologia... (Goirigolzarri, 2017)

Adb:
  1.     Politikari dagokionez, gobernatzailearen eta herri xehearen arteko erlazioak aztertzen ditu, talde sozialen jokabidea aztertuz.
    Resultado de imagen de lupa
  2.          Erlijioari dagokionez, erlijio ezberdinetako pertsonen arteko interakzioa aztertzen du.

IKERKETA ALORREN ZABALERA
         Aurrean aipaturiko alorrei dagokionez, bi ikuspuntu bereiz daitezke: mikosoziologia eta makrosoziologia. Mikrosoziologia aurrez aurreko interakzio-egoeretako eguneroko portaeraren ikerketa.                       
 (Knorr-Cetina Cicourel, 1981; Gidddens, 1984)
Argazkian ikus dezakegun moduan, bi pertsonen arteko interakzio zuzena dago, eta horri mikrosoziologia deritzo, aurrez aurreko elkarrizketa bat izaten ari baitira.

        Makrosoziologia sistema sozial handiko analisia, sistema politikoa edo orden ekonomikoa bezala, edo epe luzerako aldaketako prozesuak. Adibidez: industrializazioaren garapen. (Knorr-Cetina Cicourel, 1981; Gidddens, 1984)
                                   


Mikrosoziologia eta makrosoziologia elkarrengandik urrunduta daudela dirudien arren, bata bestarekin oso erlazionatuta daude. (Knorr-Cetina Cicourel, 1981; Gidddens, 1984)

IRUDIMEN SOZIOLOGIKOA 
1.  Partikularrean orokorra identifikatzea. Esaterako, Ohiane gizarteko azterketa izango du hurrengo astean eta ikasten hasi da, beraz, irudimen soziologikoari erreparatuz gero jakin daiteke orokorrean azterketa bat dagoenean beste askok ikasteko joera hartu dutela.
2. Ezagunean ezezaguna identifikatzea. Adibidez, estimulanteak diren drogen kontsumoa gazteen artean ikusteko ohitura hartu dugu, baina aldi berean izan liteke laurogei urteko agure batek ere kontsumitzea, eta argi dago egoera honen aurrean izango genukeen erreakzioa harritzekoa izango litzatekeela.
3. Gizarte testuinguruen banakakotasuna identifikatzea. Gabonetan egin ohi diren gauzak adibidez, Espainian eta beste herrialde batean desberdinak direla dakigu;  Espainian elurrara joateko ohitura dugu klima dela, eta Kolonbian eguraldi ona dagoenez, jendeak beste motatako dinamikak praktikatzen ditu. Hau da, abendua izan arren, pertsona bakoitzarentzako gabonak sentimendu desberdinak transmititzen ditu.

 Irudimen soziologikoak gure egunerokotasunetik (gure bizitzetako ohitura familiarrak) aldenduz pentsatzea eskatzen digu, zerbait berria izango balitz bezala izateko.    (Wright Mills)

ADB.:
(Wright Mills)
           Kafea hartzea.
Zer esan genezake ikuspuntu soziologiko batetik gertaera sinple honetaz?
Mila gauza. 
1.      Kafea ez da bakarrik edari bat, balio sinboliko bat du, eguneroko jarduera sozial batzuen parte da. Esaterako bi pertsona elkartzen direnean zerbait edateko, Gehienetan ez da kafea hartzeko interesarengatik izango, baizik eta  elkarrekin egoteko. Janariak eta edariak interakzio sozialerako aukerak ematen dituzte gizarte guztietan. 

2.      Kafea, kafeina duen droga bat da, burmuinean efektu bizkorgarria duena. Adibidez: Lanean eta ikasterako orduan kafea hartzeko atsedenaldiak egiten dira.
  

3.       Kafea hartzen dugunean erlazio sozial eta ekonomiko batean hartzen dugu parte (Petroleoaz gain kafea nazioarteko merkataritzaren salgairik baliotsuena baita). (Giddens, 2013)



SOZIOLOGIAREN ZIENTIFIKOTASUNA 
Soziologia zientzia da?
Bai? Ez? ZERGATIK?
         Alde batetik, behaketak egiten dira eta metodo zientifikoak erabiltzen dira behaketa horiek egiteko. Kontrolak daude eta agian aldakortasuna dago, zailtasunak egon ahal direlako soziologiako hainbat alorretan gauzak ikertzen. Bestetik zientzia ez izatearen aukera dago, batzuetan ikertzailearen subjetibotasuna sartzen delako.
Pertsona guztiek dugu gizartearen inguruko ezagutza, eta ezagutza honek mota desberdinetakoa izan daiteke. (Goirigoizarri, 2017)
Herri ezagutza gizartean biziz modu naturalean jasoten dugun ezagutza da. (Goirigoizarri, 2017)
Azalekoa da, sakon ezagutzen da, ez du sistematikotasunik, iritzi asko ditu eta bakoitza desberdina.

Ezagutza zientifikoa ikasteko xedeaz eta prozedura batzuk jarraituz lortzen den ezagutza da. (Goirigoizarri, 2017) 
Sakonki lan egiten da, sistematikotasuna du eta kritikoa da, hots, objetibotasunarekin lan egiten dute eta egiaztatuak dauden gauza edo egoerekin. Kontuan hartu behar dugu ezagutza zientifiko guztia ez dela soziologikoa, eta, soziologia ezagutza zientifikoa dela esan daiteke. 

ZIENTZIA (Scientia: ezagutza): Behaketaren bidez eta metodo (zientifikoa) erabiliz lortutako ezagutza sistematizatua da.

Soziologiaren zientifikotasunaren oinarriak honako hauek dira: 
1.Izaera enpirikoa du.
2.Errealitatea aztertzeko metodo eta teknika zehatzak erabiltzen dituzte.
3.Aldian aldian kontrolak egiten dituzte.                                       
4.Euskarri teorikoa osatuz doa.  
!!! Soziologia zientzia irekia da: bere aurkikuntzak behin-behineko izaera dute. (Goirigoizarri, 2017)


SOZIOLOGIAREN ESKAINTZAK
1. Gizarte hobeto ulertzea: ikerketa desberdinak eginez ulergaitzak diren gauzak ulertzen laguntzen gaitu.
2.Ikuspuntu kritikoa lantzea:  objektiboa izatea, kritikoa izatera eramaten gaitu.
3.Etnozentrismoa baztertzea: Norberaren kultura hobea konsideratzeko joera, eta ondorioz beste portaerak eta sinesmenak epaitzeko, norberaren baloreak erabiltzeko joera. Azken finean denok gara etnozentrikoak, unibertsala bait da; Koezio soziala sendotzen du eta aldaketa ostopatzen du. 
4.Gizarte kontzientzia handiagotzea: Gure ingurukoekin erlazionatzea kontzientziaren bidez egiten dugu eta gure ingurukoen egoerak hobeto jakin dezakegu errealitatea nola den dakigulako soziologiari esker.
5.Sozialki modulo eraginkorragoan jokatzea: Adibidez jatetze batean gertatzen diren gertaerak ikastean, bertan nola jokatu behar den jakiteko lagunduko gaitu..
6.Gure burua hobeto ezagutzea eta ulertzea: ezin gara autoerrealizaziora heldu gure buru ondo ez ezagutzen bagudu. (Goirigoizarri, 2017)















No hay comentarios:

Publicar un comentario

Up.