Links de interés

◈ Praktikak ejemmplo

domingo, 14 de enero de 2018

Erreferentziak

-Giddens, A. (2007). Sociología. 5. argitaraldia. Madrid: Alianza.

-Goirigolzarri, J. (2017). 1.1. Soziologiaren egitekoa. Soziologia Orokorra ikasgaiko apunteak eta PPTak. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea.

- Joxin Etxezarreta Odriozola (2017) 

jueves, 30 de noviembre de 2017

2.4 Desbideraketa


DESBIDERAKETA ETA DELITUA

Giddens-ek dioenez, danok dakigu nortzuk diren portaera desbideratuak dituztenak,
edo hori pentsatzen dugu. Haiek dira danok ditugun arauei uko egiten dutenak.
Desbideraketak gizarte bateko eguneroko arauetatik (formalak zein informalak)
bereizten diren jokabideak dira, gizartea zure kultura planteatzen duen arau hori
ez errespetatzea, eta gainera ez da pentsamendu bat, ekintzetan burutzen den
gauza bat baizik. Adib: Hilketa bat, arropa aldrebes eramatea, bi mutil ezkontzea
(pertsona konkretu batzuen ustez). Desbideraketaren kontzeptua, aplikatzen da
bai portaera indibidualera baita talde portaerara ere. Desbideraketa kontzeptua
oso zabala da, eta kontzeptu honen barruan delitua sartu ahal dugu.
Delitua eta desbideraketa ez daukate erlazio zuzenik. Delitua arau formal bat
apurtzea da, legearen haustea dakarren jokabidea. Adibibidez, jokabide bandalikoa.

Resultado de imagen de vandalismo imagenes

Desbideraketaren ezaugarriak:
Jokabide desbideratua banakakoen zein taldeen jokabideei aplikagarria da.
Mailakatua dago, desbideraketa desberdinak ez dutelako desbideraketa maila
berdina. Adib: Semaforoa gorrian pasatzea. Denborarekin aldatzen doa,
lehen desbideratua zen eta orain normala. Gizartean kulturalki definitua dago.
Kultura batek ezarritako arauen (formalen ala informalen) araberakoa.
Desbardintasunak: daude giza taldeen artean, pertsonen artean.. etab.
Denboraren joanean aldatzen doa. Garai batean jokabide desbideratutzat
jotzen dana jokabide ohiko izatera pasatu daiteke.  (Goirigolzarri, 2017)

DESBIDERAKETAREN INGURUKO TEORIAK:
Desbideraketa azaltzeko saiakera teoriko desberdinak izan dira:
azalpen biologikoak, psikologikoak zein soziologikoak.
Banakakoan oinarritutako teoriak:

TEORIA BIOLOGIKOAK: Delitugile izatea herentzia biologikoz erabakita dator.
Lombroso (XIX): Ezaugarri anatomikoak aztertuz tipo kriminal desberdinak
identifikatu daiteke. (XX) Gizakietan hiru egitura fisiko desbardindu daitezke:                
Mesomorfoak, gihartsuak; Ektomorfoak, argaltsoak eta Endomorfoak, lodiak.

TEORIA PSIKOLOGIKOAK: Teoria hauek esaten dute pertsonak
bere pertsonalitatearen ezaugarriak direla eta badaukatela tendentzia
gehiago delinkuenteak izateko.

TEORIA SOZIOLOGIKOAK (Desbideraketaren Soziologia):  
Teoria Funtzionalista eta Elkarrekintzaren Teoria dira.

 (Goirigolzarri, 2017)

DESBIDERAKETAREN INGURUKO TEORIA SOZIOLOGIKOAK:
Desbideraketaren eta delituaren azterketaz bi disziplina desberdin arduratzen dira:

Kriminologia legeak zigortutako jokabideak aztertzeaz arduratzen da.
Zenbait interesdun gai: delinkuentzia neurtzeko teknikak, kriminaltasuna
murrizteko politikak, kriminaltasun indizeen tendentziak.. etab. Krimena gizarte
nahiz banakoaren fenomeno gisa aztertzen duen gizarte zientzia da.
Krimenarekin lotutako gertaeren kausak eta ondorioak, jarrera kriminalak
eta hauek legeetan duten eragina aztertzen ditu. Ikerkuntza kriminologikoa
metodo zientifikoan oinarritzen da, zeinaren bidez hipotesiak frogatu baitaitezke,
eta batzuetan, aurreikuspenak ere egin. Kriminologiak, teoriak eraikitzen ditu,
krimenaren egitateen, kausen eta bestelako ezaugarrien ulermena ahalbidetzeko.
Modu berean, besteak beste, delituak burutzera bultzatzen duten arrazoiak
ezagutu nahi ditu, modu horretan norbanako edo norbanako taldeak
etorkizunean prebenitzeko.
Resultado de imagen de criminologia ilustraciones

Desbideraketaren soziologiak desbideraketa mota guztiak aztertzeaz arduratzen da.
Zenbait interesdun gai: zenbait jokabide desbideratu moduan sailkatzearen arrazoiak
identifikatzea, desbideraketa ulertzeko modu desberdinak aztertzea.. etab.

Resultado de imagen de sociologia ilustraciones


Desbideraketaren ikasketan, korrente asko daude oso inportateak direnak. Azalpen biologikoetara eta psikologikoetara hurbildu eta gero, lau korronte daude desbideraketan eragina izan dutenak: teoria funtzionalistak, teoria interakzionistak, konfliktuenak eta kontrolarenak. (Giddens, 20)


COHEN
Teoria funtzionalistaren barruan azpikulturetan oinarritutako azalpen bat aurki dezakegu: Jokabide desbideratua indibiduala baino taldekoa da. Badira talde azpikulturalak gizarteko arau nagusiak baztertu eta jokabide desbideratuak eta delitugileak indartzen eta saritzen dituzten arauengatik ordezkatzen dituztenak. Elkarrekintzaren teorian etiketajeak nabarmendu daitezke, eta hauek etiketatua gainontzekoengandik zelan ikusia den baldintzatzen du. Etiketatuak bere burua zelan ikusten duen baldintzatzen du eta banakoaren identitatean eragiten du. Etiketajearen eragina desberdina da norberaren identitatean, hori ulertzeko lehenengo desbideraketa eta bigarren desbideraketa bereiz daitezkeela jakin behar dugu. Lehenengoa, jokabide desbideratuak bazterreko lekua dute pertsonaren identitatean, eta horri jokabide desbideratuaren normalkuntza prozesua deritzo. Bigarrenean aldiz, pertsonak etiketa onartzen du eta bere burua desbideratu moduan definitzen du. Jokabide desbideratua pertsonaren identitatearen oinarrizko ezaugarri bilakatzen da, jokabide desbideratuari jarraipena emanez eta indartuz. (Desbideraketaren ikasketa prozesua). Baina bi teoria horiez gain gatazkaren teoria ere bai aipatu beharra dago.
Desbideraketaren arrazoi nagusia desberdintasunean datza: klase, arraza, genero, e.a. desbardintasunean. Jokabide desbideratuaren definizioa gizarteko botere banaketaren araberakoa da. Gatazka, boterea eta desbideraketaren artean harreman estua dago:
1.  Gizarte bateko legeak ez dira neutralak, gizarte klase pribilegiatuen interesen aldekoa baino.
2.  Legeak onak eta naturalak diraneko sinismenak euren izaera politikoa ezkutatzen du.
3.  Gizarte bateko klase pribilegiatuko kideak estu ikusten badau bere burua, zigorra (sinbolikoa zein erreala) ekiditeko aukera gehiago izango du.
Kriminologia berria, desbideraketaren faktore MAKROAn (egiturazkoan) zentratzen da; desbideratu etiketa jasotzeko aukera handiagoa izango du; status quoa zalantzen jartzen du; kapitalismoren garapena oztopatuko duena kapitalismoaren oinarria lan produktiboa izanik, lanik egin ezin ala gura ez duena; kapitalismoak autoritatearen errespetua defendatzen duela jakinik, autoritatea beharrezkoa da. Besteko errespetua adierazten ez dutenak.
Kontrolaren teoriaren ustez, desbideraketa  jokabide desbideratua bultzatzen duen indarraren eta hori ekiditzeko ezarritako kontrol sozial ala fisikoaren arteko DESOREKA da. Edonork izan dezake jokabide desbideratua, baina.... ZER DA JOKABIDE DESBIDERATUA? Jokabide desbideratua momentuko (bat-bateko) erabakien emaitza da, beronen irabazi eta galerak kontuan hartuta. (Erabaki arrazionala / berekoia)
Eskuineko Errealismoa:
Desbideraketa patologia indibiduala, banakakoak apropos erabakitako jokabide anarkikoak berekoikeria pertsonalak, autokontrol eta moralitate faltak eragina. Hau ekiditzeko modua disuasioa eta zainketa zorratza da, tolerantzia zeroko politikak dira esaterako. Desbideratuan aldaketa bultzatu baino, desbideratuari jokabide desbideratua burutzeko aukerak murriztu behar dira.
Eta azkenik, baina  ez horregatik garrantzia txikiagokoa, lehio aputuen teoria dugu. Komunitate bateko gizarte desordenaren edozein zeinuk delitu handiagoen agerpena bultzatzen du. Jokabide desbideratu txikiek delinkuentzia eta gizarte gainbeheraren espirala sortu dezakete. Hirschi-ren arabera, gizartekideek gizarteekin eta gizarteko legeekin lotura desberdinak eratzen dituzte: Loturak indartsuak direnean gizarte kontrola eta gizarte onarpena handiagotuko, loturak ahulak direnean aldiz, jokabide desbideratuak ala delitugileak agertuko dira. (ATXIKIMENDUA, INPLIKAZIOA, KONPROMESUA, SINISMENA.)

2.3 Elkarren eragile egunerokoan


SOZIOLOGIAREN IKUSPUNTU MAKROA ETA MIKROA

Hasiera batean aipatutako soziologia ikertzeko bi ikuspuntuak berriro ere aipatuko ditugu, makrosoziologia eta mikrosoziologia.
sociedad bilaketarekin bat datozen irudiak
Alde batetik, makrosoziologiak; soziologiari dagokionez, gizarte sistema eta prozesu globalen azterketa egitean datza; gizarteari dagokionez, funtzio zehatzak betetzen dituen gizarte eta kulturaz osatutako osotasuna ikertzen dute, gizakietan fokua jarriz, hauek batira gizartearen emaitza.
Beste aldetik, mikrosoziologiak; soziologiari dagokionez, egunoroko artekotza ikertzen du; gizartea oinarri izanez, elkarrekintzen bidez gizakiek sortutako sarea ikertzen du. Azken honek, testuingurua kontuan izanik sortzen da, izan ere, ez dute alde batera uzten euren sormen eta ideia pertsonalak. Ikuspuntu honetan gizartea da giza emaitza.

SOZIOLOGIA ETA EGUNEROKO ARTEKOTZAK

Zer dira eguneroko artekotzak? Gure ohiko bizitzan, egunean egunean, gainontzeko gizartekideekin izaten ditugun elkarrekintzak dira.
Elkarrekintza horiek hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioaren bidez burutzen dira eta testuinguru ezberdinetan ematen dira. Testuinguru hori kontutan izanik, hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioa moldatzeko beharra dugu, faktore batzuk kontuan izan behar baitira, entzuleen adina eta lekua, esaterako. Hau eraginkorragoa izan dadin, gizarte arauak errespetatu behar dira.
Soziologiaren ikuspuntutik interes handikoa da eguneroko artekotzak aztertzea, elkarrekintza hauetan pertsona bakoitzaren izaera sozialari buruzko informazioa lortu daitekeelako. Bestetik, gizakien eraldaketak aztertzen dira, hau da, gizakiak nola moldatzen diren euren testuingurua kontuan izanik, euren rolak arau sozialetara moldatuz. Azkenik, gizarte sistemen ulermena handiagotzeko aukera ematen dute eguneroko elkarrekintzak.

KOMUNIKAZIO ARRAKASTATSURAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK:

HITZEZKO KOMUNIKAZIOA  +  EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA  +  TESTUINGURUA
comunicacion verbal y no verbal bilaketarekin bat datozen irudiakPertsonen hitzezko komunikazioa, pentsamenduen eta ideien adierazpenari egiten dio erreferentzia eta ez-hitzezko komunikazioak, ostera, sentimenduen gorputz adierazpenari (keinuak, gorputz mugimenduak…)
Pertsonak ez direnen artean testuingurua dago, adibidez, lan giroa, ezezagunekin bai lagunekin, kalean zein leku itxi batean eta abar.

KOMUNIKAZIO ARRAKASTATSURAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK:


Testuingurua kontuan hartzea eta gure mezua egokitzea da komunikazio egoki bat izateko ezaugarri nagusienetako bat. Komunikazioa ondo ateratzeko oinarrizkoak dira hitzezko komunikazioa, ez-hitzezko komunikazioa eta testuingurua; hauek dira komunikazio arrakastatsu bat sortuko duten osagarriak, gure adierazpena errazten dutelako eta esanahi osoago bate maten diotelako gure mezuari. Izan ere, kontuan izan behar da elkarren kontra baldin badaude gure komunikazioari zailtasunak sortu ahal dizkiola, kontraesanak sortuz.


EGUNEROKO ELKARREKINTZA MOTAK


Eguneroko elkarrekintzan topaketa eta topaketarik bako elkarrekintza dago. Topaketa pertsonen artean kontaktu zuzena dagoenean gertatzen da. Bertan fokalizatua eta ez fokalizatua auriketzen dugu. Fokalizatua pertsonek elkarrekintza xedea dute eta ez fokalizatua pertsonek ez dute elkarrekintza xedea, baina inguruan duten presentzia somatu dute eta egokitu egin dira.

Adibidez fokalizatuan lagunekin elkarrizketa bat izatea edo dendariarekin hizketa bat izatea…. eta beste aldetik ez fokalizatuan medikuaren itxaron-gelara norbait sartzen denean.
Resultado de imagen de conversaciones con personas en lugaresImagen relacionada


Gero topaketarik bako elkarrekintzan partaideen artean kontaktu zuzena ez dago, adibidez telefonoa, interneta….

Resultado de imagen de personas hablando por telefono entre ellas

Topaketa fokalizatua hitzezko eta hitz gabeko komunikazioz osatuta dago eta nahita eta ohartu barik adierazten da. Irudiaren maneiua du adibidez antzerkiaren metaforan. Topaketa ez fokalizatua beste aldetik, pertsonak inguruan norbait duten guztietan emango da eta hitzezko komunikaziorik egon ez arren hitz gabeko komunikazio etengabea transmitituko da.


Antzerkiaren metaforan, gizarte bizitza antzezlanaren berdina da eta gizartekideak antzezleak. Antzezlari bakoitzak bere gizarte estatusak eta rolak exigitzen duen papela beteko du eta antzezleen papera testuinguruak baldintzatuta egongo da. Antzezlariek etengabeko “irudiaren maneiua” burutuko dute  gainontzekoengandik nahi duten erantzuna jasotzeko.

Gizarte bizitza antzerkia bezala bitan banatuta dago, aurreko eskualdea eta atzeko eskualdea. Aurreko eskualdea antzeztokia da  eta  gizartekideek euren  gizarte estatusa eta rola aintzat hartuta burututako antzezlana bertan egiten dute. Ondoren atzeko eskualdea bastidorea da, gizartekideak euren gizarte estatusa eta rola, neurri batean behintzat alboratzen  dutenean, hots, atsedena hartzen dutenean.

Topaketa bako elkarekintzan, ziberespazioa eta gertutasunn konpultsioa dago. Ziberespazioa elkarrekintza ez zuzenak eta “ez pertsonalak” dira eta Gertutasunerako konpultsioa gizakiak elkarrekintza pertsonal eta zuzenekoen parte izateko sentitzen duten beharrizana da.
(Goirigolzarri,2017)

ELKARREKINTZA DENBORAN ETA ESPAZIOAN

Gizarte bizitzan bitan banetzen da, denbora egitura alde batetik eta bestetik erregionalizatua. Gizarte bizitza denbora-egitura baten menpean antolatzen da. Mendebaldeko gizarteak, denbora lineala du eta  erlojuaren denborak asko eraginten du. Gizarte bizitza (gizarte elkarrekintzak) erregionalizatua, denbora eta espazio jakinetan antolatzen da. Baina kontuz, gizarte baten barruan erregionalizatzeko modu desberdinak daude, adinaren, zonaldearen, klasearen ... araberaberakoak direnak.
Horretaz parte, interneten garapenak espazioaren eta denboraren berrantolaketa  eta berdimentsionatzea ekarri du, espazio eta denboraren arteko apurketa ekarri duena.
(Goirigolzarri,2017)

EGUNEROKO ELKARREKINTZA ARRAKASTATSUAREN GIZARTE ARAUAK

interaccion bilaketarekin bat datozen irudiakElkarrizketa bat arrakastatsua izan daiten zenbait baldintza bete behar dira, aipatzekoak, konplizitatea izatea, etnometodoak egoki erabiltzea eta elkarrekintzako gizarte arauak errespetatzea. Lehenengoari dagokionez esan daiteke garrantzitsua dela elkarrekintzan parte hartuko duten pertsonek elkar ezagutzea edota testuingurua ezagutzea, une deserosoak ekiditeko. Bestetik, etnometodoak jendeak besteek esaten dutenari zentzua emateko erabilitako metodoak dira.

Elkarrekintzako gizarte arauen ezaugarrien artean honako hauek daude: eguneroko bizitzan ikasten dira, gizarteratze prozesuarekin bat; generoa, adina, pertsonalitatea, generoa eta abarrek baldintzatzen dituzte eta gehienetan ohartu barik errespetatzen dira. Adibidez, autobus batean eserita egotea eta nahi gabe pertsona zahar bat ikustean zure tokitik altxatzea gizartearen arau bat da.

Elkarrekintza bat arrakastatsua izan dadin baldintza hauek daude:
  1. Konplizitatea izatea, partaide eta testuingurua ezagutzea hain zuzen.
  2. Etnometodoak egokitasunez erabiltzea: Turnoak adibidez. Besteek esandoko gauzei sentsua emateko erabiltzen diren teknikak.
  3. Elkarrekintzazko gizarte arauak: Arauak errespetatzea beharrezkoa da, bestela elkarrekintza bandalikoa gerta liteke.
  4. Erantzun hotsak: Harridura adierazteko ohiua.
  5. Ez arreta adeitsua: Pertsona bati bere presentziaz ohartu zarela adieraztea da baina mugimendu edo keinu bruskohegiak egin barik.
  6. Ezpazio pertsonala: Pertsona edo egoeraren arabera komenigarria da ezpazio mota desberdinak izatea. Zenbait mota desberdin daude: 
                                                   ESPARRU INTIMOA ( 45 cm-raino)

HURBILEKO ESPARRU PERTSONALA (45- 90 cm)
URRUNEKO ESPARRU PERTSONALA ( 75-120 cm)
HURBILEKO ESPARRU SOZIALA (120-210 cm)
URRUNEKO ESPARRU SOZIALA (210-360 cm) 
ESPARRU PUBLIKOA (3,6 m-tik aurrera) 

      7. Elkarrizketa zerizatea errespetatzea: Tokatzen zaigun turnoa errespetatzea.

(Joxin Etxezarreta,2017), (Goirigolzarri,2017)

jueves, 9 de noviembre de 2017

2.1 Gizartea eta kultura 2.2 Gizarteratzea eta bizialdia

GIZARTEA ETA KULTURA
Gizarte hitzaren jatorria "giza+arte"-tik dator eta sociedad hitzaren jaotorria latindar "societas" edo "socius"-tik dator. Societas, adiskide edo elkartea esan nahi du eta socius adiskide edo alaitu.
Gizaki taldeek sortutako elkarrekintza sistema edo egitura da eta gizakien bateratze nahitikoa, iraunkorra eta egituraduna da. Honen helburua ongi komun bat lortzea da. Gizarte talde batean oinarritzen da, erlatiboki askea eta iraunkorra dena, toki batean lekutua eta kultura bat partekatzen duena. Lau gizarte mota desberdin daude:   
1. Bilatutako helburua aintzat hartzen dena da eta bertan bi atal daude. Gizarte natural eta gizarte askeak ala artifizialak.
Gizarte natural, naturaren eskaeraz sortutakoak dira eta gizakia gizarte kide moduan duen berezko beharrizanei erantzuteko erabiltzen da.
Gizarte askeak ala artifiziakak, aldiz, gizakiaren akiordioz sortzen dira helburu zehatz eta hautazkoa lortzeko.
2. Bilatutako helburua aintzatdatza aukera aintzat hartuta, eta bertan ere bi atal bereizten dira; Gizarte perfektuak eta gizarte ez-perfektuak.
Gizarte perfektuak gizakiaren bizitza egokitasunez bideratzeko beharrezkoak diren ongiak, aukerak, e.a. eskeintzen direnak dira. Gizarte ez perfektuak, gizakiaren bizitza egokitasunez bideratzeko beharrezkoak diren ongiak, aukerak, e.a. eskeintzen ez direnak dira.
3. Partaideen izaera aintzat hartzen direnak dira. Honen barruan, gizarte sinpleak eta konplexuak daude.
Gizarte sinpleak, banaezinak direnak dira, ez daudenak gizarte txikiagoz eratuak, banakako soltez baino. Gizarte konplexuak, beste aldetik, gizarte txikiagoz eratutakoak dira.
4. Partaideen barne hartuemona aintzat hartzen dena da. Eta bukatzeko bertan bi atal daude ere; Gizarte itxiak eta irekiak.
Gizarte itxiak, egitura zurrunez eratutakoak dira eta irekiak, askatasun indibiduala oinarritzat hartzen duena.

Kulturaren jatorria, "colere"-tik dator eta landu, laboratu edo zaindu esan nahi du.
Kulturaren definizioak historiaren joanean aldaketa nabarmenak jasan ditu; Lurraren lantzea, zibilizazio eta basakeria, garapen intelektualka eta zibilizazioaren garapen ekonomiko eta teknologikoa. Soziologoek kulturari buruz hitz egiten denean gehien interesatzen zaiona badira gizakiak ikasitako ezaugarriak eta ez heredatutakoak. Elementu hauek, gizartearen pertsonek konpartitzen dute eta honi esker dago kooperazioa eta komunikazioa. Hauek indibiduoak bizi diren testuingurua eratzen dute. Kultura duena, ezagutza zientifikoa, filosofikoa, artistikoa... dituenak da.
Pertsonak gizartekide moduan bereganatutako ezagutza, ohitura, sinismen, balio, moral, lege eta abarren osotasun konplexuak dira.
Kulturaren osagaiak kultura materiala eta ez materiala dira. Kutlura materiala, objektu manufakturatuak, teknologikoak... dira, eta kultura ez materiala, siesmenak, ohiturak, ideiak, balioak... dira.
Kultura GIZARTERATZE PROZESUAren bidez jasotzen dugu, hau da, gizarteratzearen bidez kultura lortzen da. Umeek edo gizarte berriek, gizarteko bizitza moduan ikasten duten prozesuak honako hauek dira:
gizartearen egitura eta funtzionamendua, gizarteko ohiturak eta sinismenak, gizarte balioak eta gizarte arauak, e.a.
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)
GIZARTE BALIOAK ETA GIZARTE ARAUAK

Gizarte balioak eta gizarte arauak gauza bera direla pentsatu arren, ikus dezakegu nola oso desberdinak diren. Balioak gizarte bizitzarako elkarreragiteei zentzua ematen duten ideia abstraktuak eta gizartekideentzako garrantzia dutenak dira. Jarrera eta jokabide giza funtzionatzen duten aurrekariak dira eta onaren eta txarraren arteko bereizketa egiten dute. Balio kultural batzuk kontraesankorrak dira gizarte barruan, adibidez, badaude batzuk erlijioaren aldeko defentsa egiten dutenak eta beste batzuk zientziaren alde. Hauek, gizarte arauen antzera, aldakorrak dira eta esan daiteke denboran zehar aldatzen joan direla.
         Gizarte arauak, gizarte edo talde bateko jokabide erregelak islatzen ditu, eta formalak edo informalak izan daitezke. Formalak, izenak dioenez, ez betetzekotan zigorrak ekartzen dituztenak dira, esaterako lege bat ez betetzeagatik jaso daitekeen izuna, kartzelara joateko agindua etab. 

Resultado de imagen de imagenes de monopoly en la carcel

Informalen kasuan, ez da zigorrik jasoko, baina gizartekideen aldetik presioa jasango behar izango da, hauek tradizioetan mamitzen dira, hala nola, jateko abiadura.
         Eta kontuan izan behar dugu kultura edo gizarte berekoak izateak ez duela esan nahi guztiek balio berdinak dituztenik, balio kontraesankorrak egon daitezke eta, lehen aipatu moduan erlijio eta zientziaren kasuekin.
         
        Gizarte estatusa pertsona batek taldean duen edo talde batek besteekiko duen posizio edo maila. 
Resultado de imagen de estatus de social


Resultado de imagen de rol Gizarte rolak estatus jakin bat duen pertsonagandik itxaroten den jokabidea. Adibidez: medikua, ama… Bi motatako rolak aurki ditzakegu: atxikiak eta lortuak. Atxikiak gizarteak atxikitzen dizkigunak dira (adb.:gaztea, gizona), eta lortuak aldiz, gure ahaleginari eta nahiari esker lortzen ditugunak dira (adb.: gizarte hezitzailea). Baina lehen bezala, gizartekide bakoitzak rol ezberdinak betetzen ditu, eta armonian zein gatazkan aurki daitezke. Bestetik, esan beharra dago, gizarte estatusak eta rolak, gizarte identitatea eratzen dutela eta hezkuntza funtsionalistan oinarritzen diren soziologoen ustez, finkoak dira eta ezin dira aldatu.
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)


GIZARTERATZE AGENTZIAK
Gizarteratze prozesu esanguratzuak ematen diren talde edota gizarte testuinguruak dira. Lau mota aurki ditzakegu: familia, eskola, lagun taldeak eta komunikabideak. 

1- Familia, 1. agentzia da eta umearoan garatu egiten da, hau da, bertan umearen lehenengo esperientziak egongo lirateke. Eta kultura igorle nagusia denez, gizarteratze agentzia agerikoena da. 
Familiaren konposaketa, eredu desberdinak (familia handiak, nuklearrak, guraso bakarrekoak, bikote homosexualak osatutakoak...) eta gizartean dauden espazio desberdinak (bizitzako esparru pribatua, produkzio sistema, gizarte posizioaren emailea...) batuz sortzen da, eta horrek Gizarteratze Prozesuaren nondik norakoetan eragina izan ohi du. 


2- Eskola. Eskolaratzea ikasgai desberdinez osatutako ikasketa plan baten burutzean datza. Balio eta arau ugari irakasten dizkigute eta ikasketa prozesu horretan adin bereko pertsonekin kontaktua eta elkarbizitza lortzen ditugu. Lehen hezkuntzan, irakaslearen rol zentrala da nagusi. Umeek isilik egon behar dira, ordura heldu eta eskolaren arauak bete. Irikasleei errespetuz tratatzea exijitzen du eta horretaz gain irakasleek umeen autoestiman botere asko dute.

Resultado de imagen de escuelas

3- Lagun taldea, nerabezaroko gizarteratze agentzia zentraletakoa da. Adin desberdinetako neska edo mutilez osatua. Normalean adinen arabera antolatzen edo sortzen dira. Pertsona batzuk beste pertsonekiko harremana bizitza guztian zehar mantentzen dute eta beste batzuk guztiz kontrakoa. Bakoitzaren izaeran, lagun taldeak eragin handia dute eta batzuetan lagun taldeek bigarren familia bezalakoak dira.  


4- Komunikabideeen barruan telebista, interneta etab. aurkituko genituzke. Gure mundu ikuskeraren eraketan itzelezko garrantzia hartzen du. Ikerketa ugari egin dira telebistaren eraginari buruz, umeengan bereziki. Gehien bat ikertu den gaia telebistaren eraginez egondako biolentzia eta delituak dira. Umeei egindako ikerketaren arabera, umeak telebistaren eraginaren aurrean modu pasiboan erantzuten dutela. Biolentzia ez da izaeran eragiten duen bakarra, ikusten duguna agertzen den moduaren arabera guk esanahi desberdinak ematen dizkiogu eta batzuetan ez dira egokiak eta ondorioak ekarri dezake.

Resultado de imagen de medio de comunicacion
Goirigolzarri (2017); Giddens (2006)
2. Identitatea

Jaiotzen garen eta heltzen garen gizartean gure portaeran influentzia dute, baina horrek ez du esan nahi askatasunik ez daukagun. Izan ere, esan daiteke gizarteak ezartzen digun moldean egokitzen garela.
Soziologo askok sozializazioari buruz hitz egiterakoan hori dela diote baina gaizki dabiltza. Sozializazioa gure askatasunaren eta banakotasunaren jatorria da eta bertan indibiduo bakoitzak bere identitate propioa garatzen dute, modu indibidualean jokatzeko asmoz. Beraz, identitatea, pertsonak bere nor izatearen eta berarentzat garrantzitsua den horren inguruan sortzen den ideia dela esan daiteke. Aipatzekoa da, gure bizitzan zehar moldatuz doala, hau da, haurtzaroan dugun identitatea eta zahartzaroan duguna oso antzekoa bada ere, aspektu batzuk aldatzen dira, madurazioa dela eta. (Giddens, 2006)


Identitatea alderdi anitzekoa dela ikusi dezakegu, gizarte identitatea, esaterako, pertsonaren nor izatearen dimentsio kolektiboa da (ikaslea, katolikoa, afrikarra…). (Goirigolzarri, 2017); (Giddens, 2006)

Norbanakoaren identitatea: Pertsonaren nor izatean banakotasuna ematen diona. Gizabanako askok, identitate sozialak dituzte atributo bat baino gehiagorekin. (Giddens, 2006)

Bizialdia
Bizitzan zehar pertsona batek igaro beharreko etapak dira. Etapa horiek, izaera biologikoa (bizitza-zikloa) eta izaera soziala (berezitasun kulturalak) kontuan hartuz banatzen dita.
Erlazionatutako irudia
1. UMEAROA
0 - 11. Azken bi edo hiru hamarkadetan srtutako terminoa da. Gizarte modernoak, tradizionalak baino askoz gehiago zentratzen dira umeetan. Esaterako XX.mendera arte, mendebaldeko herrietan umeek adin oso txikarekin hasten ziren lanean eta ahalegin fisiko nahiko zorrotzak eskatzen zituzten lanak izaten ohi ziren, ikatz-mehategietan esaterako. Beraz, umeek eskubideak dituztelaren eta haurren lana moralki gaitzesgarria delaren inguruko ideia nahiko berria da. Baina umeenganako atentzioa ez da ematen zaien maitasunean edota zainketan oinarritzen; umeen indarkeria sexuala eta maltratu fisikoa egungo gizarteko bizitza familiarren ezaugarri bat baita.
2. NERABEZAROA
12 -  17. Termino hau ere ez zen existitzen duela gutxira arte. Nerabezaroarekin erlazionatutako aldaketa biologikoak unibertsalak dira. Ailegatzen da momentu bat non, mendebaldeko umeei ume izateari uko egitera behartzen zaien, hau da, euren jostailuak alde batera uztera. Nerabeak bi munduren artean daude: sarritan helduak izango balira bezala jokatzen dute, baina legalki ume gisa tratatzen dituzte (lanean hastea nahi izatea gerta liteke, baina eskolan egotera behartzen dituzte).
3. GAZTAROA
18 - 30. Garapen eta bilaketa pertsonal handiko garaia da. Adin tarte honetan aurkitzen diren pertsonak bidaiatzeari eta euren inklinazio sexualak, politikoak eta erlijiosoak esploratzeari eskaintzen diote denbora.
4. HELDUAROA
31 – 64. Bizitza helduak dakarren erantzunkizun guztien barneratzea. Lehen, arruntagoa zen gurasoekin harreman estuago bat mantentzea. Egun aldiz, harreman hori galduz joan da populazio-lekualdatzearen ondorioz. Askok, tarteko adinaren krisiaren fenomenoa esperimentatzen dute, hau da, bizitzak eskainitako aukerei uko egin dietela sentitzen dute.
5. ZAHARTZAROA
> 65. Gizarte tradizionaletan agureei itzelezko errespetua zieten eta zahartzaroaren esanahia pertsona batek izatera ailega zezakeen gehienezko estatusa zen. Industrializatutako gizarteetan berriz, autoritate eza dute adin tarte honetako pertsonek, bai familia mailan bai komunitate mailan.
Alde batetik, zahartzea sentsazio atsegin bat izan daiteke, eta beste alde batetik, min fisikoan eta bazterketa sozialean oinarri daiteke. Kasu gehienetan bi sentzaio huren tartekoa da zahartzearen esperientzia.
Baina zer esan nahi du zahartzea? Soziologian, pertsonak zaharrak egiten diren neurrian eragiten dizkioten prozesu biologiko, psikologiko eta sozialen konbinazrioari deritzo. Prozesu biologikoa gorputz fisikoarekin erlazionatuta dago (ikusmenaren jaistea, entzuketa-galera, zimurrak...). Prozesu psikologikoan adinarekin oroimena, ikasketa ahalmena... murriztu egiten dira.
(Giddens, 2006)

ZERGATIK LOTU IDENTITATEA BIZIALDIEKIN?
simbolo preguntaa bilaketarekin bat datozen irudiakBiak atal berdinean sartu ditugu erlazioa dutela uste dugulako. Hau da, identitatea bizialdian zehar garatzen eta aldatzen doalako, esaterako, umetan asko mugitzen den pertsona nagusia denean ere horrela izan daiteke, izan ere, hori moldatzen saiatu daiteke, urteak pasatu ahala, heltze prozesua dela eta.
Bestetik, identitatea ere gure bizialdian jasotako aldaketak modu batean edo bestean eroaten laguntzen gaitu.

ANIZTASUN KULTURALA ETA BERE ERAGINAK

Gizarte guztietan dago aniztasun kulturala. Aniztasun kulturala kultura desberdinetako ugaritasuna da pertsona talde baten edo gizarte sozietate baten barruan. Sarrera honetan bi gizarte desberdindu ahal dira: gizarte monokulturala eta gizarte multikulturala. Lehenengoa kultura bakarreko gizartea da eta bigarrena, berriz, kultura anitzeko gizartea. Horiek apartez, azpikulturaren eta kontrakulturaren ideiak azalduko ditugu:

Giddens-ek esaten duenez "Kulturaren kontzeptua erabilgarrienetako bat da soziologian."

Gizarte monokulturala kultura bakarreko gizartea da eta Gizarte multikulturala kultura anitzeko gizartea. Gizarte azpikulturala gizartearen kultura orokorrarekin elkar lotuta egon arren, beragandik desbardina dena da. Adib.: aberatsen azpikultura, gazteen azpikultura..etab. Gizarte kontrakulturala gizarte bateko kultura nagusiarekin kontrajartze aktiboan dagoena da. Hauek gizarteko kultura nagusiaren balio eta arauetarako batzuk baztertzen dute, baina ez guztiak. Gizarte aldaketarako indar eraldatzaile garrantzitsuak dira.

SHOCK KULTURALA: kultura berri bat ezagutzerakoan ala barneratzekoan eta erreferentzia kulturalak galtzerakoan sentitzen den desorientazioa da. Askotan, pertsonak beste kultura batekin bizitzen hasten direnean, adibidez leku desberdin batera bizitzera joan direlako, erasmus egiten hilabete batzuk daudelako edo beste hiri batera bizitzera joaten direlako…shock kulturala izaten dute. 

Shock kulturala oso apropiatua da. Jendea desorientatua sentitzen da, beste kultura batean dagoenean edo bizitzen duenean. Hauxe gertatzen da, familiaren puntu erreferentzialak galdu dituztelako laguntzen dutenak mundua ulertzen eta laguntzen dutenak nola ibili eta moldatu kultura horretan. (Giddens, 2007)

ETNOZENTRISMOA: Batzuetan ez ditugu besteen sinismenak eta ekintzak ulertzen; hala ere etnozentrismoa alde batera usten saiatu behar gara. Gainontzeko kulturak norberaren ikuspuntu kulturaletik epaiteko joera. Giddens-ek dioenez, kultura bakoitzak bere pautak ditu portaera barruan, arraroak diruditzen direnak eta etortzen direnak beste esparru kulturalean.

ERLATIBISMO KULTURALA: kultura bat bere barne esanahi eta balioen arabera aztertzea. Erlatibismo kulturala kultura bat bere barne esanahi eta balioen arabera aztertzen datza. Argi egon behar da gure ohitura eta sinismen guztiak era berean legitimoak ez direla. Kultura bakoitza ikasi behar da bere esanahi eta balore propietatik. Soziologoek esfortzua egiten dute, modu posible batean, ekiditzeko etnozentrismoa. (Giddens, 2007)



GIZARTERATZEA ETA BIZIALDIA
Animalia batzuk adibidez, beren buruagatik baliatzeko ahalmena dute, eta beste batzuk aldiz, egokiak diren portaera forma desberdinak ikasi behar dituzte; honekin esan nahi duguna da gazteak jaiotzen direnean, animaliak bezala, babesgabe daudela eta helduen zainketa behar dutela. Ondorioz, gizarteratzea izaki babesgabeak gizarte jakin batean bizitzen ikasten duten prozesua da eta honi esker pertsonak gizarteko kultura ikasten dute (balioak, arauak, ohiturak...), nor izatea bereganatzen dute (identitate pertsonala zein gizarte identitatea) eta gainontzeko gizartekideen itxaropidearen arabera jokatzen ikasiko dute. Gizarteratze-prozesua belaunaldi ezberdinak kontaktuan jartzen ditu, beraz geure bizitza osoa irauten duela eta interakzio sozialak nabarmenak direla esan dezakegu. Honen etapak hurrengoak dira: (Giddens, 2006)
Lehenengo gizarteratzea: Pertsonaren bizitzako lehenengo zatian gertatzen da. Beraren bitartez pertsona bizi den gizarteko behin-betiko partaide bihurtuko da.
Bigarrenen gizarteratzea: Bizitzan zehar gertatzen da. Beraren bitartez pertsona azpi-mundu desberdinetan integratuz joango da, euretako bakoitzean rol bat garatuz.  (Goirigolzarri, 2017)

Aniztasun kulturalak eta bere eraginak gehitu ditugu gizarteratze eta bizialdiarekin
erlazionatuta daudela uste dugulako.


Up.